News & Media
BERRIAK
CRISP PROIEKTURAKO 1200 BALBULA BAINO GEHIAGO GARATZEKO AMPORENGAN JARRI DU BESTE BEHIN KONFIANTZA TECNICAS REUNIDAS-EK, HONEK ERA BEREAN EXXON MOBIL-EK AMPO INDIAKO PLANTA HOMOLOGATZEA AHALBIDERATU DUELARIK
AMPOren balbuletako dibisioa zerbitzu zorrotzetarako 1200 konporta, globo eta erretentzio balbula baino gehiago ari da egun diseinatu eta produzitzen “Chemical and Refining Integrated Singapore Project” (CRISP) deritzon proiekturako. Singapurren kokaturik dagoen birfindegi batetarako, hain zuzen ere. Exxon Mobil-en jabetzapekoa den birfindegi honen instalakuntzak hedatzeko prozesamendu unitateen ingeniaritza, erosketa eta eraikuntza zerbitzuen kontratua Espainiako Tecnicas Reunidas ingeniaritzak lortu zuen eta zabalkunde lan hauekin kalitate altuko oinarri lubrikatzaileen ekoizpena areagotzea du birfindegiak helburu.
Proiektu honetarako AMPO POYAM VALVES garatzen ari den balbulen gehiengoa presio altuko eta material bereziko soluzioak dira, 18” eta 2500 lbs bitarteko balbulak, hain zuzen. Proiektu honek era berean Exxon Mobil erabiltzaile finalak AMPO INDIAren ekoizpen planta berria homologatzea ahalbideratu du, bai proiektu honetarako eta baita etorkizuneko proiektuetarako ere.
Hori dela eta, proiektu honetarako balbula gehienak AMPO INDIAn fabrikatuko dira. Bere osotasunean AMPOren jabetzapekoa den planta berri honek 15.000m2-ko azalera du eta balbulen muntaiarako instalakuntzak, proba bankuak, margoketarako instalakuntzak eta bidalketetarako guneak ditu. 2017.urtean ofizialki inauguratu ziren instalazio berri hauetan 72” bitarteko balbulak ekoizteko ahalmena du AMPOk eta planta hau kooperatibak Idiazabalen duen balbula ekoizpenerako lantegiaren erreplika bat da. Honez gain azpimarratzekoa da Idiazabalgo lankideen presentzia Indian etengabea dela, honela bi filialen arteko koordinazioa eta komunikazioa arina izatea ahalbideratuz.
Indiako planta berria 2017an inauguratu bazen ere, kooperatiba 2009.urtean iritsi zen Coimbatorera (Tamil Nadu, India), bezeroen behar eta eskakizunei jarraiki. Horretarako pabilioi bat alokatu zuen hasiera batean eta 2010eko ekainean iada lehen balbulak muntatu eta bidali zituen Indiatik. Ordundik eta 2017.urtera arte pixkanaka-pixkanaka hazten joan zen, Coimbatoren aldi berean lau pabilioi alokatuta edukitzera iritsi arte. Hori dela eta, AMPOk Indian balbulen ekoizpenean esperientzia zabala duela esan dezakegu, horretarako 330 pertsonez osaturiko kualifikazio maila altuko talde batekin kontatzen duelarik egun.
Proiektu honetarako balbula gehienak Indian produzituko diren arren, gutxi gorabehera 65 balbula kriogeniko Idiazabalen diseinatu eta produzituko dira.
Azken bi urteetan zehar ingeniaritza eta bezero final garrantzitsuenetako batzuk AMPO INDIA-ko planta berria homologatzea lortu du AMPOk eta bide horretan jarraituko du hemendik aurrera ere lanean. Izan ere, AMPO INDIA ere erabat prestatuta baitago bezeroen eskakizun zorrotzenei erantzuteko.
Singapurreko proiektu honen garapenean Tecnicas Reunidas eta Exxon Mobil bezeroek AMPO POYAM VALVES-ekin lan egin nahi izateko arrazoi nagusienak kalitate ziurtatua eta birfindegietarako balio teknologiko altuko balbulak fabrikatzeko duen gaitasuna izan dira.