News & Media
BERRIAK
AMPOk delegatu eta agente sare zabal bat du egun munduan zehar, 60 herrialde baino gehiagotan presentzia aktiboa duelarik.
Bost kontinenteetako talde komertzialen artean esperientziak partekatu eta etorkizuneko estrategia komertziala marrazteko helburuarekin, urteroko delegatuen konbentzioak ospatu zituzten Idiazabalen azaroan, fundizio nahiz balbuletako delegatuen bisitak izan zituztelarik.
Bertan merkatuaren egungo egoera analizatu zen eta datozen urteetarako estrategia komertzialak definitu ziren, AMPOren helburu nagusia ondorengoa izango delarik: bezeroengandik gertu egotea eta euren beharrei erantzutea. AMPOren estrategia nagusia bezeroak fidelizatzea da, euren beharretara moldatu eta lehen mailako produktu eta zerbitzuak eskainiz.
Delegatu guztiek aprobetxatu ahal izan zuten bisita AMPOren azken nobedadeak gertutik ezagutzeko; produktu eta teknologia berrien garapenak, instalakuntza berrien martxan jartzeak, etab.