News & Media
BERRIAK
ENNORE LNG-K teknologia maila altuko 1500 balbula baino gehiagoren ekoizpena esleitu dio Ampori
Gaur egun Indiako birgasifikazio planta guztietan AMPOko milaka balbula daude instalatuta eta ENNORE LNG ez da salbuespena izango. Indian Oil Corporation erabiltzaile finalak eta Mitsubishi Heavy Industries eta Black & Veatch ingeniaritzek AMPOrengan jarri dute beste behin ere konfidantza teknologia maila altuko 1500 balbula baino gehiago diseinatu eta ekoizteko. ENNORE LNG Indiako Tamil Nadu estatuan dago kokatuta eta bertan instalatuko diren balbulek ½”tik 36” bitarteko tamaina izango dute eta presio maila 150 eta 1500 libra bitartekoa izango da.
Mitsubishi Heavy Industries Likidotutako Gas Naturala biltegiratzeko bi tanke eraikitzen ari da egun, zeintzuetako bakoitzak 180.000 metro kubikoko ahalmena izango duen. Bestalde, Black & Veatch birgasifikazio planta ari da eraikitzen, zeinek hasiera batean 5mtpa-ko ahalmena izango duen. Bigarren fase batean aldiz ahalmena 15 mtpa-raino areagotzea aurreikusten dute.
2018.urtean martxan jartzea aurreikusten duten planta honetan AMPO POYAM VALVES-en ondorengo balbulak aurkitu ahal izango dira: Globo, erretentzio eta boladun balbula kriogeniko manualak, aktuadore elektriko eta neumatikoak dituzten boladun balbula kriogenikoak eta aktuadore neumatikodun konporta balbula ez-kriogenikoak. Aktuadoredun balbula guztiek SIL ziurtagiria izango dute.
Likidotutako Gas Naturalaren merkatuan AMPOk duen 35 urte baino gehiagoko esperientzia izan da, eta baita Indiako esperientzia ere, bezeroak AMPOrengan konfidantza izatea ahalbideratu duena. 2009.urtetik balbulen ekoizpen planta bat du martxan gainera kooperatibak Indian, Tamil Naduko estatuan hain zuzen ere. ENNORE LNG proiektuari salmenta osteko zerbitzu bikaina ematea ahalbideratuko dio honek.