News & Media
BERRIAK
ESTATU BATUETAKO PORT ARTHUR LNG TERMINALERAKO BALIO TEKNOLOGIKO ALTUKO BALBULA KRIOGENIKO ETA EZ KRIOGENIKOAK HORNITZEN ARI DA AMPO

Funtsezko eginkizuna betetzen ari da AMPO Port Arthur LNG proiektuan, bertarako balio teknologiko handiko balbula kriogeniko eta ez-kriogenikoak diseinatuz, fabrikatuz eta hornituz. Gas naturalaren likidotze eta esportaziorako terminal garrantzitsu hau Estatu Batuetako Jefferson konderrian (Texas) dago kokatua eta proiektuaren lehen faseak gas naturala likidotzeko bi tren, GNL-a biltegiratzeko bi tanke eta beste instalazio osagarri batzuk eraikitzea aurreikusten du, urtean 13 milioi tona inguruko (Mtpa) edukierarekin. Gaur egun eraikuntza fasean dagoen 13 bilioi dolarreko inbertsio honek AEBetako gas naturalaren industriaren lidergoa indartuko du eta energia-segurtasun globala sendotzeko bazkide estrategiko gisa finkatuko du herrialdea.
Proiektu handi honen baitan, AMPOk 15.000 balbula baino gehiago hornituko ditu likidoturiko gas natural aplikazioetarako 2023, 2024 eta 2025ean, besteak beste, boladun balbula kriogeniko eta ez-kriogenikoak, baita konporta, globo eta erretentzio-balbula kriogenikoak eta ez-kriogenikoak ere. Balbula hauek Port Arthur LNGren 1. Fasearen eskakizun zorrotzak betetzeko diseinatu dira, Sempra Infrastructure eta ConocoPhillips enpresen arteko joint venturearen eskakizun pean.
Baina gure ekarpena ez da balbulen hornidurara mugatu. AMPOko ingeniaritza-taldeak aholkularitza teknikoa eman du balbulen aukeraketan, proiektuaren eskakizun espezifikoetara guztiz egokitzen direla bermatzeko. Horrez gain, balbula guztiak gure instalazioetan probatzen dira, errendimendu eta fidagarritasun handiena bermatzeko. Ingeniaritza-bikaintasun honek AMPOren konpromisoa erakusten du produktu-garapenean eta berrikuntzan, bereziki aplikazio eta teknologia kriogenikoetan, non fidagarritasuna eta iraunkortasuna funtsezkoak diren.
Proiektu honetarako AMPO hautatu izanak gure bezeroen konfiantza islatzen du, bai gure esperientzia zabalean, bai fabrikazio-gaitasun aurreratuetan. Guzti hau GNL sektorerako balio teknologiko handiko balbulak mundu osoan hornitzeko dugun ibilbidean oinarrituta. GNL aplikazioen abangoardian egon da 1980ko hamarkadatik Idiazabalen egoitza duen AMPO kooperatiba, GNL instalazio globalen %70 baino gehiagotan eta AEBetako GNL terminal nagusienetan presentzia sendoa duelarik.