News & Media
BERRIAK
Energia-soluzio jasangarriak bultzatzeko bidean lider izateko konpromisoarekin, karbonoaren atzipenerako balio teknologiko altuko balbulak garatu eta fabrikatzen ditu AMPOk. Gure balbulak CO₂ atzipen, garraio eta biltegiratze prozesuen baldintza muturrekoenei aurre egiteko diseinatuta daude, segurtasuna eta fidagarritasuna bermatuz. Presio handiko aplikazioetatik zerbitzu zorrotzenetara, gure produktuak karbono atzipeneko proiektuen behar espezifikoetara egokitzen dira. Findegi eta industria kimikoetan karbono dioxidoaren xurgapen, adsorbatze eta bereizketa prozesuetarako balbulak hornitzen daukagun ibilbide luzearekin, karbonoaren atzipen eta biltegiratze teknologien erronkei aurre egiteko esperientzia sendoa eskaintzen dugu.
Proiektu Nabarmena: DAC-1, Karbonoa zuzenean airetik atzitzeko lehen Instalazio Komertziala
AMPOk DAC-1 izeneko Estatu Batuetako proiektu batean parte hartu du. Besteak beste, karbonoa zuzenean airetik atzitzeko Carbon Engineering enpresaren DAC teknologiaren lehenengo eskala komertzialeko ezarpenean. 1PointFive eta Worley ingeniaritza enpresak garatutako instalazio berritzaile honek urtean milioi bat tona CO₂ ateratzeko gaitasuna izango du zuzenean atmosferatik, karbono-atzipen teknologietan mugarri berria ezarriz.
Proiektu honetarako oxigeno-zerbitzura bideratutako balio teknologiko handiko boladun eta erretentzio balbulak hornitzen ari da AMPO, aplikazio kritikoetan errendimendu eta segurtasun optimoa bermatuz. Proiektu honi lagunduz, AMPOk DAC teknologien eskala handiko hedapena bultzatuko du horrela mundu osoan, atmosferako karbono mailak murrizteko funtsezko teknologia bat, hain zuzen.
Karbonoaren Atzipen alorreko beste kasu arrakastatsu batzuk
AMPOren ekarpenak CCUS proiektuetatik haratago doaz. Izan ere, balio teknologiko altuko balbulak hornitzen ari gara BPren Tangguh LNG proiekturako, eta horrek EGR-CCUS izeneko gas berreskuratze hobetua eta karbonoaren atzipen, erabilera eta biltegiratze (EGR-CCUS) teknologia integratu ditu bere gas naturalaren produkzio-instalazioetan, Tangguh LNGren karbono aztarna CO₂ atzipen bidez murrizteko helburuarekin. Gainera, Australiako Chevronen Gorgon proiekturako ere balbulak hornitu ditugu, non CCS sistemak karbono emisioak harrapatzeko diseinatuta dauden, Gorgon LNG instalazioan, Barrow Island-en.
Jasangarritasuna Elkarrekin Bultzatuz
Industria mailako lehen ezarpenetatik hasi eta mundu mailako CCUS proiektu aurreratuenak babestera arte, AMPOk etorkizun energetiko jasangarria eraikitzeko konpromisoari eusten dio. Gure esperientziak, dedikazioak eta soluzio berritzaileek bermatzen dute proiektuek erronka zorrotzenak arrakastaz gainditzea.