News & Media
BERRIAK
GEOCEN II PROIEKTUA
AMPO KOOP.E-k laguntza bat jaso du Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektua gauzatu ahal izateko; “ZENTRIFUGATU BIDEZKO MOLDEAKETA ETA MOLDE ZERAMIKOEN BIDEZ, GEOMETRIA AURRERATUKO PIEZA BERRIAK LORTZEA”. Laguntza hau Europar Batasunaren Euskal Herriko FEDER programa operatiboak (2014-2020) eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatu dute.
Proiektuaren helburua kalitate maila goreneko konponente berriak garatzea da, molde zeramikoak erabiltzen dituen zentrifugatu bidezko galdaketa prozesuan, geometria konplexuko eta prestazio altuko material berrien galdaketan pitzadurak ekidinez. Konponente hauek petrokimika eta hidraulika bezalako exigentzia maila altuko sektoreetan erabiltzeko izango dira.
EMISIO PROIEKTUA
AMPO KOOP.E.-k beste laguntza bat jaso du Ikerketa eta Garapeneko ondorengo proiektua gauzatu ahal izateko; “OIL & GAS SEKTORERA BIDERATURIKO BALBULA INDUSTRIALETAN, ATMOSFERARAKO EMISIOAK MURRIZTEA”. Laguntza hau Europar Batasunaren Euskal Herriko FEDER programa operatiboak (2014-2020) eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatu dute.
Proiektu honen helburua petrolio eta gasaren sektorera bideraturiko balbula industrialen atmosferarako emisioen bolumena murriztea da, honek bezeroen eskari geroz eta zorrotzagoei erantzuna ematen lagunduko dielarik, emisioak izan ditzateken kalte-ondorioak direla eta.