News & Media
BERRIAK
GURU GOBIND SINGH BIRFINDEGIAN AMPOREN AXIAL CHECK BALBULAK INSTALATUKO DIRA
HMEL ingeniaritza eta erabiltzaile finalak, AMPO POYAM VALVESen alde egin zuen apustu hainbat axial check motako balbulak diseinatu eta ekoizteko, zeintzuk Indiako bosgarren birfidengi handiena den GURU GOBIND SINGH plantan instalatuko diren berehala. Birfindegi honek Indiako birfintze ahalmena 62 milioi tonatik 213 milioi tonatara handitzea ahalbideratu du.
Axial check motako balbula hauek hidrogeno zerbitzupean egingo dute lan eta euren funtzio nagusia errotazio ekipamenduak babestea izango da, kontrako fluxua ekidin eta ariete kolpea saihestuz. Balbula hauek tenperatura altuetan jardungo dute gainera, 326ºC eta 423ºC artean. AMPOko Ingeniaritza taldeak gogor lan egin behar izan du bezeroari soluzio teknologiko optimo bat eskaintzeko, balbulek karga galera minimoa izan dezaten.
Merkatuan AMPOk duen 50 urte baino gehiagoko esperientzia izan da, eta bereziki Indiako esperientzia, bezeroak AMPOrengan konfidantza izatea ahalbideratu duena.
HMEL eta AMPOk aurrez ere elkarlanean jardun izan dute eta proiektu berri honek euren arteko harremana eta konfidantza indartzea ahalbideratuko du.
Erreferentzia berri honekin AMPO POYAM VALVES-ek bere presentzia handitzen du bai Indian eta baita birfindegi aplikazioetan ere.