News & Media
BERRIAK
HIDROGENO BERDEA BILTEGIRATZEKO SOLUZIOAK ESKAINTZEKO AKORDIO BAT SINATU BERRI DU AMPOK GRZ TECHNOLOGIES ENPRESAREKIN
AMPOk eta GRZ TECHNOLOGIES-ek lankidetza-hitzarmen bat iragarri dute gaur. Idiazabalgo kooperatiba balbulen diseinu eta ekoizpenean mundu mailako lider den bitartean, GRZ TECHNOLOGIES-ek esperientzia zabala dauka hidrogeno berdean oinarrituriko soluzioak garatzen.
Aliantza berri honen bidez, GRZ Technologies-en merkataritza- eta integrazio-partner izango da AMPO Espainia eta Portugalen, zeinaren punta-puntako teknologiak hidrogeno berriztagarria biltegiratu, konprimitu eta prozesatzea ahalbideratzen duen, baita sareko toki deszentralizatuenetan energia biltegiratu eta sortzea ere.
Hidrogenoa biltegiratzeko soluzio hauek elektrolizagailu bateko hidrogeno berdea hartzen dute input gisa eta hainbat aplikazio ezberdin ahalbidetzen dituzte. Hidrogenoa eskaeraren araberako energia elektriko baliotsu bihur daiteke, presio baxuan biltegiratu daiteke modu oso trinko eta seguruan, konprimitu egin daiteke hidrogenoaren mugikortasunean edo garraioan erabiltzeko, edo CO2a atzitu eta hidrogenoarekin konbinatu daiteke, konposatu sintetiko eta metano berriztagarriak ekoizteko. Modu honetan, teknologia hauek gasaren prozesamendu fidagarria, segurua, eraginkorra eta trinkoa ahalbidetzen dute. Honenbestez, gas eta elektrizitate-sareko gune deszentralizatuetan iraun eta lan egingo duten sistemak banatu eta integratuko ditu AMPOk hemendik aurrera, energia berriztagarriak aurkitzen diren tokian bertan.
Alor honetan honako produktu hauek eskainiko ditugu:
- Hidrogenotik abiatuta, energia elektrikoaren biltegiratzea MWh-tan
- Iraupen luzeko metal hidruroak biltegiratzeko soluzioak kg-tatik tonetara
- Hidrogenozko konpresore termikoak
- Metanizazio-soluzio modularrak e-metanoaretzat karbono atzipen eta hidrogeno bidez
“Pozik gaude AMPO Espainia eta Portugaleko gure bazkide ofiziala bilakatu izanagatik” dio Henrik Steen Pedersen-ek, GRZ Technologies-eko CCO-ak. “Aliantza honek Iberiar penintsulan presentzia handia izateko aukera emango digu eta Espainia nahiz Portugalen energia garbirako trantsizioa bizkortzeko aukerak sortzen lagunduko digu. Hidrogeno-aplikazioen azken erabiltzaile gehienek giltza-eskura formatoan bilatzen dituzte soluzioak eta horixe da AMPOk bere integrazio-zerbitzuen bidez eskaini dezakeeena. Horregatik, elkarlan hau konbinazio perfektua izango da bi enpresentzat”.
“AMPOn karbono maila baxuko energietan adituak gara eta hidrogeno bidezko trantsizio energetikorako proiektu estrategikoetan esperienzia daukagu. Ondorioz, GRZ-rekin burututako aliantza honek energia berdearen funtsezko eragile gisa gure posizioa indartzen lagunduko digu eta baita gure ISS (Integrated Smart Solutions) zerbitzuak indartzen ere. AMPOn balbulak baino askoz haratago eskaintzen baitugu: integrazio sistema osoak” dio Alex Eizmendik, AMPOko Estrategia zuzendariak. “GRZ-ren teknologia modularra aukeratu dugu bere eskalagarritasunagatik, beste teknologia batzuekin integratzeko aukerengatik, segurtasunagatik eta funtzionamendu errazagatik. Pozik gaude haiekin elkarlanean aritzeaz, trantsizio energetikoa etorkizun iraunkorrago baterantz bultzatuko dugularik”.
Gure soluzio berriak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen: Hidrogeno berdea biltegiratzeko soluzioak
GRZ-ren inguruko informazio zabalagoa nahi izanez gero, sakatu hemen: GRZ TECHNOLOGIES