News & Media
BERRIAK
HIDROGENOAREN EUSKAL KORRIDOREA DEN BH2C ELKARTEAREN BILTZAR KONSTITUZIOGILEAN PARTE HARDU DU AMPOK
Azaroaren 8an Bilboko Guggenheim Museoan ospatu zen BH2C elkartearen (Euskal Hidrogenoaren Korridorea) biltzar konstituziogilean parte hartu genuen.
Elkartearen helburua energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektore estrategikoen dekarbonizazioan aurrera egitea bultzatzea da, egungo eredu energetiko eta ekonomikoa eraldatuz eta Euskadik neutraltasun klimatikorako trantsizioan egin beharreko bidean hidrogenoa izango delarik protagonista.
BH2C elkartearen kide garen heinean, AMPOren ahalmen eta ezagutza guztiak proiektu honen eskuetara jarriko ditugu, Euskadin hidrogenoaren ekonomiaren kate teknologiko eta industriala garatu ahal izateko. Eredu berri honen garapena trantsizio energetikoari aurre egiteko giltzarria izango da Euskadi nahiz Europa mailan.
Proiektuak 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du 2026ra arte, eta 1.340 lanpostu zuzen eta zeharkako beste 6.700 lanpostu baino gehiago sortzea aureikusten da.