News & Media
BERRIAK
HIDROGENOAREN EUSKAL KORRIDOREAREN BH2C PARTZUERGO PROIEKTUAN PARTE HARTUKO DU AMPOK
Otsailaren 22an Hidrogenoaren Euskal Korridorearen partzuergoa eratu zen eta honek diseinatutako BH2C ekimenaren bidez, energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektore estrategikoen dekarbonizazioan aurrera egitea bultzatuko da, egungo eredu energetiko eta ekonomikoa eraldatuz eta Euskadik neutraltasun klimatikorako trantsizioan egin beharreko bidean hidrogenoa izango delarik protagonista.
Hidrogenoaren Euskal Korridorearen jatorritzat jo behar da Repsolek Euskadin trantsizio energetikoan aurrera egiten lagun dezaketen proiektuetan inbertitzearen alde hartutako erabaki estrategikoa, 2050ean zero isurpen garbia duen konpainia bihurtzeko asmoz. Gainera, AMPOren bezero historikoa den Petronorrek, Euskadi hidrogenoaren Hub bihurtzearen aldeko apustua egin du, ekonomia produktibo berderantz biratuz, behin-betiko.
Hartara, AMPOk, partzuergoaren parte diren beste 58 enpresa, 8 erakunde eta 12 ezagutza-zentrorekin batera eta Repsol-Petronor-en gidaritzapean, bere ahalmen eta jakintza guztiak proiektu honen eskuetara jarriko ditu, Euskadin hidrogenoaren ekonomiaren kate teknologiko eta industriala garatu ahal izateko.
Proiektuaren oinarrian dagoen estrategia integralak balio-kate osoari dagozkion 34 proiektu bildu ditu, zeintzuk honela taldekatzen diren: hidrogeno berriztagarriaren eta erregai sintetikoen ekoizpena, banaketaren arloko mugikortasuna eta logistika, industriaren deskarbonizazioa, hiri eta bizitegi-erabilerak, azpiegitura eta garapen teknologiko industriala.