News & Media
BERRIAK
2019an mekanizazio- eta soldadura estaldurak burutzeko lantegia handitu ostean, AMPOk LEAN metodologian oinarritutako layout berria inplementatu zuen balbulak fabrikatzeko bere Idiazabalgo instalakuntzetan.
Aldaketarik nabarmenena balbulak muntatzeko lerroak haien proba bankuekin batzean egon zen, eta horretarako zazpi proba banku berri erosi zituen, presio altuko probak ere egiteko ahalmena duten proba bankuak. Honez gain, enpresak bere ekoizpen eta inspekzio jarduerak bereizi zituen, biltegi logistiko berri bat ere martxan jarriz.
Bestalde, kontuan izan behar da AMPOk gero eta zorrotzagoak diren balbulen garapen eta ekoizpenean duen espezializazioa medio, inbertsio handiak egin dituela oxigeno-zerbitzurako balbulak muntatzeko gela txuri batean eta baita upstream balbulak probatzeko PR2 proba banku batean ere. PR2 izeneko proba banku honetan, muturreko tenperatura altu eta baxuko baldintzen pean jartzen ditu balbulak, presio maila ezberdinetan, honela soluzio eta hauen osagaien osotasuna bermatzen lagunduz.
Gaur egun punta-puntako balbulen muntaketa, proba banku, margoketa eta bidalketa instalazioak ditu AMPOk, teknologia aurreratuenekin hornituta. Horri esker, erabat integraturiko produkzio prozesua eskaintzeko ahalmena duelarik.