News & Media
BERRIAK
INDIAKO NALCO IZENEKO ALUMINIO BIRFINDEGIRAKO 2100 ANGELU BALBULA BAINO GEHIAGO BIDALI BERRI DITU AMPOK
AMPO POYAM VALVESek zerbitzu zorrotzerako 2100 angelu balbula baino gehiago bidali berri dizkio NALCO-ri (National Aluminium Company Limited), Indiako bauxita, alumina eta aluminiozko konplexu energetikorik handienetako bat denari, hain zuzen. Konpainiak birfindegi honen bosgarren hoditeria bat instalatzeko asmoa dauka Damanjodin (Dist Koraput, Odisha, India) duen alumina findegian, bere hedapen-programaren hirugarren fase baten barruan. Fluxu berri honen ahalmena 1000 MTPA (milioi tona urtean) izango da eta ondorioz, zentralaren ahalmen osoa 2275 MTPA-tik 3275 MTPA-ra haziko da. Prozesatzeko teknologia presio ertaineko digestioan oinarrituko da eta horretarako Rio-Tinto-Alcan-en presio ertaineko digestio prozesuaren lizentzia aplikatuko da.
PMC (Project Management Consultancy) kontratua Thyssenkrupp Industrial Solutions enpresari esleitu zioten eta konpainia honek, NALCOrekin batera, AMPO POYAM VALVES-engan jarri zuen konfiantza guztira 2100 balbula baino gehiago diseinatu eta ekoizteko. Balbula hauek askotarikoak izan dira; eskuz nahiz pneumatikoki eragindako angelu balbulak, baioneta balbulak, hiru ibilbideko balbulak, akzio zuzeneko angeluko balbulak eta lift check erretentzio motakoak.
AMPO POYAM VALVES-en esperientzia eta ezagutza teknikoek ahalbidetu dute proiektu honetarako balbula soluzio optimoak garatu ahal izatea, bai materialei dagokienez, bai diseinuari dagokionez eta baita balbulen errendimendua eta aislamenduari dagokionez ere. Are eta gehiago birfindegian balbulek bizi beharko duten lohi zerbitzu zorrotza kontuan izanik. 15.000 metro karratu inguruko azalera duen AMPO INDIAko plantan ekoiztu dira balbula guzti hauek. Fabrika hau Coimbatoren (Tamil Nadu), Indian, dago eta balbulen muntaiarako instalakuntzak, proba bankuak, margoketarako instalakuntzak eta bidalketak burutzeko guneak ditugu bertan. Honez gain, 72” bitarteko balbulak diseinatu eta ekoiztu ditzakegu hemen.
AMPOk salmenta osteko zerbitzuak ere eskainiko ditu proiektu honen kasuan, bosgarren hoditeria honen eraikuntza eta martxan jartze prozesuan laguntzeko AMPO SERVICE-eko teknikari kualifikatu eta esperientziadunen talde bat inplikatuko dugularik. Besteak beste, bezeroaren ingeniaritza taldearekin elkarlanean jardunez, findegiaren martxan jartze eta mantentze lan egokiak bermatzeko helburuarekin.
1978. urtetik neurrira egindako balbulak hornitu dizkie AMPO POYAM VALVES-ek alumina birfindegiei eta gaur egun lohi-zerbitzurako angelu balbulen diseinu eta ekoizpenean munduko lider kontsideratzen da. Merkatu honetan dugun erreferentzia zerrenda zabalari eta gure alumina balbulen errendimendu bikainari esker, NALCOrekin duen lankidentza indartu ahal izan du AMPOk azken urteotan. Honen ondorioz, NALCOren instalazioetarako zerbitzu zorrotzeko balbulen ohiko hornitzailea da egun AMPO. Lerro hauetatik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu bezeroari, Indiako meatzaritza/alumina industriaren zabalkunde programan parte hartzeko aukera eman izanagatik gainera. Harro gaude bestalde, ekipamendu guzti hauek kontratuko entrega data baino bi hilabete lehenago bidali izanagatik, pandemiak ezarritako erronkak gainditu ahal izan ditugularik.