News & Media
BERRIAK
LA CALERA IZENEKO PROIEKTURAKO ASENTU METALIKOAK DITUZTEN BOLADUN BALBULAK ARRAKASTAZ HORNITU DITU AMPOK
AMPOk balio erantsi altuko metalezko asentudun 80 boladun balbula baino gehiago diseinatu, ekoiztu eta entregatu ditu Argentinan kokaturik dagoen La Calera proiekturako. Proiektu hau Neuquén probintzian kokaturik dagoen Vaca Muerta hobian Pluspetrol erabiltzaile finala eraikitzen ari den prozesamendurako instalakuntza batean oinarritzen da. Instalazio honi esker, Pluspetrol-ek, presio handiko gas-eremuen ustiapenean eta petrolio gordinaren eremu helduen erauzketan erreferente den enpresak, bere gas-ekoizpena bikoiztu ahal izango du, gutxi gorabehera 5 MMm3/eguneko izatetik 10 MMm3/eguneko lortzera eta gas-likidoen ekoizpena ere laukoiztu ahal izango du, 1000m3/egun-etik 4800m3/egun-era pasatuz. Prozesamendurako instalakuntza berri honen eraikuntza azken fasean sartzen ari da egun.
Techint izan zen prozesatzeko instalazio zentral hauek garatzeko EPC kontratuaren irabazlea eta AMPO POYAM VALVES-engan jarri zuen konfiantza, 24” eta 600lb-rainoko forjaturiko boladun balbulak diseinatu eta ekoizteko. Proiektu honetako trim osagai guztiak karburo tungsteno bidez estaliak izan ziren eta balbulen gorputzak aldiz, ENP (Electroless Nickel Plating) estaldura bidez. Guzti hau balbulak higadura eta korrosioaren aurka babesteko.
Balio teknologiko altuko balbulen ekoizpenean daukagun esperientzia zabala, errendimendu altuko soluzioen garapenean daukagun ezagutza eta gure punta-puntako soldadura bidezko estaldura teknologiak izan dira bezeroak proiektu hau guri esleitzera bultzatu dituzten arrazoiak. Eta hau guztiaz gain, klabeak izan dira baita ere soluzio bereziak hornitzeko eskaintzen ditugun entrega-epe azkarrak, bezeroei eraikuntza-kronograma betetzeko aukera eman baikenion.
Proiektu berri honen garapenarekin, AMPO POYAM VALVES-ek Argentinan duen presentzia areagotzen du eta era berean zerbitzu-aplikazio zorrotzenetan duen lidergoa ere indartzen du.