News & Media
BERRIAK
Tabascon-n (Mexiko) eraikitzen ari diren Dos Bocas birfindegirako zerbitzu zorrotzerako ar balbula ugari hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek. Findegiak egunean 340.000 upel (bpd) prozesatzeko ahalmena izango du eta 170.000 bpd gasolina eta 120.000 bpd diesel (sufre maila baxukoa) ekoiztuko ditu.
AMPO POYAM VALVES-ek 18” eta 300 lbs bitarteko hainbat metal-metal ar balbula diseinatu, fabrikatu eta entregatu ditu iada, zeintzuk birfindegi hontako koke unitatean instalatuko diren. Petrolio gordin astunaren prozesamenduak kokea sortzen duela eta balbularen funtzionamendu egokian eragiten duela kontuan izanik, AMPOk balbula hauek zerbitzu-baldintza zorrotz hauetarako diseinatu ditu bereziki. Besteak beste, tenperatura altuei eta koke formazioari erantzuten dioten soluzioak.
Findegiko Koke Unitatearen EPC proiektua ICA Fluorrek burutu du PEMEX energia konpainia estatalarentzat, zeina izango baita Dos Bocas findegi honen jabe eta ustiatzailea. Mexikoko findegirik handiena izango da honako hau,
Zerbitzu zorrotzetarako ar balbula hauen kasuan, altxatu eta biratzeko mekanismoak mantentze lanak balbula hoditeriatik desmuntatu gabe egin ahal izateko diseinatu dira, bere diseinu gidatuak balbula horizontalki nahiz bertikalki instalatzea ahalbidetzen du presio diferentzial altupean eta ardatz integralak diseinua sendoagoa izatea eragiten du, horrela histeresia edo lerrokatze okerrak saihestuz. Gainera funtzionamendurako maniobra-pare baxua behar du eta ez du lubrikaziorik behar. Eta azkenik, lurrun kontsumo oso baxua dauka, balbularen operazio prozesuetan soilik behar izaten delako purgaketa. Boladun balbula batek baino purga puntu gutxiagorekin, purga sistemak asentuak garbi eta erosioaren kontra babestuta mantentzen ditu, irekitako posizioan nahiz itxita dagoenean.
Mexikoko Tula Hidalgo findegiko koke-unitatean aurrez instalatuta zituen zerbitzu zorrotzerako ar balbulen errendimendu optimoa izan zen PEMEX eta ICA FLUOR kontratu berri honen esleipena AMPO POYAM VALVES-i egitera bultzatu zuena.
Ildo honetatik, AMPOk downstream industrian duen presentzia indartzen jarraitzen du eta PEMEX-ekin elkarlanean Mexikoko Fintze Plan Nazionalaren Garapenerako elkarlanean jarraitzea espero du.