News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES-ek espezifikazio altuko 1000 balbula baino gehiago ekoiztu eta hornituko ditu Estatu Batuetako Corpus Christi LNG proiekturako. Balbula hauen bezero-erabiltzailea Cheniere enpresa estatubatuarra izango da.
Balbulen %20 inguru aktuaturiko balbulak izango dira, zeintzuen artean 48” tamaina arteko balbulak aurkitzen diren. Tamaina handiena duen balbulak aktuadore neumatiko bat izango du eta 44.000kg inguruko pisua hartuko du. Gainontzeko balbulak aldiz, eskuz maniobratzen direnak izango dira. Hauen artean 54”x52” arteko balbulak aurkitzen dira. AMPO SERVICE dibisioak bestalde, balbula guzti hauen martxan jartzeko zerbitzuak eskainiko ditu.
AMPO POYAM VALVES-ek aurrez SABINE PASS likuefakzio proiektuko lehen eta bigarren trenetarako balbula ugari saldu eta instalatu zituen. Sabine Pass proiektuko bezeroak Corpus Christi proiektuko bezero berdinak izan ziren: Cheniere (erabiltzailea) eta Bechtel (ingeniaritza). Balbula horien artean, HIPPS zerbitzuko 36” eta 42” tamainako balbulak aurkitzen ziren, zeintzuk 2 segundu baino gutxiagoan itxiera perfektu bat bermatzen zuten. Proiektu honetarako balbula kriogenikoak, ez-kriogenikoak, metal-metal balbulak,… hornitu zituen AMPOk. Sabine Pass-en eskainitako zerbitzu ezinhobearen ondorioz, Cheniere eta Bechtel bezeroek AMPO POYAM VALVES-engan jarri dute berriro ere euren konfidantza Corpus Christi proiekturako.