News & Media
BERRIAK
20”, 600 lbs eta eragingailu hidraulikodun globo balbula ugari hornitu ditu AMPO POYAM VALVES-ek Omango desertuan kokaturik dagoen LPIC (Liwa Plastics Industry Complex) industriagunerako. Besteak beste, 301 kilometroko luzera duen 32”-ko EPC4 NGL hoditeriarako.
Indiako Punj Lloyd Ltd enpresa izan da proiektu honetako EPC nagusia, baina planta bera ORPIC (Oman Oil Refineries and Petroleum Industries Co) eta Oman Gas Co (OGC) enpresen jabetzapekoa da egun.
LPIC industriagunea eraldaketa proiektu handi bat kontsideratzen da egun, zeinek ORPIC-en produktuen mix-a eta negozio eredua hobetzea ahalbideratuko duen. Hau guztiaz gain, Omango plastikoen downstream industria ere garatzen lagunduko du honek.
Orpic-en Suhar birfindegian eta bere planta aromatikoan produzituriko extremo arinak prozesatuko ditu proiektu honek lurrun krakeo bidez, NGL-a (Natural Gas Liquids) optimizatzeaz gain. Bertan egungo produkzio elementuak birzuzenduko dituzte, beste hainbat lehengai ere gehituz, guzti hau balio erantsi altuko polimero produktuak eskaini ahal izateko nazioarteko merkatuan eta baita Omanen bertan ere.
Industriagune handi honetan AMPO POYAM VALVES-en zerbitzu kriogenikoetarako eta NACE zerbitzuetarako ehundik gora globo eta erretentzio balbula daude instalaturik egun.