News & Media
BERRIAK
PARAGOMINAS BAUXITA MEATEGIAREN MARTXAN JARTZEAN PARTE HARTUKO DU AMPO SERVICE-EK
Brasilgo Iparraldeko Pará estatuan kokaturik dagoen Paragominas bauxita meategiko “Plateau Tailings Dam” proiektuaren martxan jartzean zerbitzuak eskainiko ditu AMPO SERVICE-ek.
AMPO SERVICE saileko profesional ugari Brasilen izan dira, 65 balbula konplexuren instalakuntza egokia bermatzeko helburuarekin. Balbula guzti hauek 2016.urtean hornitu zituen AMPO POYAM VALVES-ek, eta teknikoek balbulen instalakuntza egokia bermatzeaz gain, ekipoak akzionatzen dituzten sistema hidraulikoen instalakuntza egokia ere bermatuko dute.
Balbula hauek HYDRO (MINERAÇAO PARAGOMINAS S.A) bezeroaren meategi honetako errelabeduktoan instalatuko dira, zeinen funtzio nagusia bauxita minerala garraiatzea den. Hornitutako balbulak 2”tik 24” bitarteko tamainakoak izan ziren eta guztiek presio ezberdinak jasan beharko dituzte, 150# eta 900# bitarteko presioak, hain zuzen.
Hilabeteeetan zehar AMPO SERVICE-eko espezialistak bezeroarekin elkarlanean aritu dira, instalakuntza berrien martxan jartzea koordinatu eta lanak modu eraginkorrenean egin ahal izateko. Honez gain, aipatzekoa da baita ere Paragominas-eko operadore eta mantentze lanetako teknikariei formakuntza ere eskeiniko diela AMPO SERVICE-ek. Prestakuntza programa honetan lantzen dira besteak beste, balbulekin, eragingailuekin, erregulazioarekin eta beste hainbat gaiekin lotura duten alderdiak. Programa hauek prebentzioko mantentze lanetan eta balbulen gaineko ezagutzetan zentratuko dira, batik bat. Izan ere, ekipoen mantentze lan onak gauzatuz, balbulen bizitza erabilgarriak ere luzatzea lor baitaiteke.
Gauzak honela, AMPO SERVICE-ek beste behin ere, bezeroen instalakuntzen martxan jartzean paper protagonista izango du.