News & Media
BERRIAK
AMPO POYAM VALVES-ek “Plateau Tailings Dam” proiekturako lohietarako balbula konplexu ugari hornitu berri ditu, zeintzuk Paragominas bauxita meategian instalatuko diren. Meategi hau Brasilgo Iparraldeko Pará estatuan dago eta 2007.urtean jarri zen martxan berau. Gaur egun urteko 5,4 milioi tonatako produkzio ahalmena dauka.
HYDRO (MINERAÇAO PARAGOMINAS S.A.) bezeroak beste behin ere AMPOrengan jarri du konfidantza meategi honetako errelabeduktorako 65 balbula konplexu diseinatu eta ekoizteko. Errelabedukto honen funtzio nagusia bauxita minerala garraiatzea da. Hornitutako balbulak 2”tik 24” bitarteko tamainakoak izan dira eta balbula hauek presio ezberdinak jasan beharko dituzte, 150# eta 900# bitarteko presioak, hain zuzen.
AMPOko ingeniaritza taldeak gogor lan egin behar izan zuen lohiaren urradura, higadura eta presioari erantzuna emango zien soluzio optimo bat eskaintzeko eta boladun balbula hauen kalitatea bermatzeko FAT proba neumatiko eta hidraulikoak emaitza positiboekin burutu zituzten, bezeroa aurrean zela.
Balbula hauek 2017an instalatuko dira eta AMPO SERVICE-ek proiektuaren martxan jartzeko zerbitzuak eskainiko ditu, baita formakuntza eta aholkularitza zerbitzuak ere.
Gure nazioarteko esperientzia eta ahalmen tekniko nahiz produktiboak izan dira bezeroak AMPOrengan konfidantza izaten jarraitzea ahalbideratu dutenak.