News & Media
BERRIAK
Joan den urriaren 5ean, AMPOko Jubilatuen Eguna ospatu genuen, urteroko legez.
Egun berezi honen helburu nagusia egungo bazkideen eta jubilatuen arteko lotura eustea izaten da.
Goizean goiz iritsi ziren jubilatuak AMPOra, eta lehenik eta behin, kooperatibaren egungo berri eman zieten Kontseilu Errektoreko Presidente den Jon Gorrotxategik eta AMPOko Koordinatzaile Orokorra den Pablo Mendizabalek. Besteak beste, sektorearen egoera zaila azalduz, 2017ko hito nagusienak aipatuz (tartean AMPO INDIAren inaugurazioa, Lantoki berriko obren nondik norakoak eta baita LEAN proiektua ere) eta etorkizunera begira lantzen dihardugun gaiak ere eurekin konpartituz. Aurkezpenari amaiera emateko, Anjel Alkain umoristaren emanalditxo bat ere izan genuen.
Honen ostean, “Lantoki berria” bezala ezaguna den mekanizaturako pabilioi berria bisitatzeko aukera izan zuten jubilatuek, Replicast-eko instalakuntza berriekin batera.
Eta egunari amaiera emateko, Lierniko Mujika Jatetxean bazkari eder bat ospatu genuen bertaratu ziren 93 jubilatuekin batera.