News & Media
BERRIAK
SAUDI ARABIAKO “ABQAIQ FILLED WATER INJECTION SYSTEM” PROIEKTUAREN HOBEKUNTZARAKO MATERIAL BEREZI ETA PRESIO ALTUKO BALBULAK
AMPO POYAM VALVES teknologia maila altuko 300 boladun, konporta eta erretentzio balbula baina gehiago ari da hornitzen egun Saudi Arabiako “Abqaiq filled water injection system” izeneko proiektuaren hobekuntzarako. Besteak beste 36” tamaina bitarteko eta 1500 lbs presio maila arteko balbulak garatu dituelarik. Abqaiq-en ura injektatzeko sistema honen hobekuntza proiektua Aramco-ren programa baten barne dago. Besteak beste, Abqaiq eremuan petrolio ekoizpen mailak mantentzeko programaren barne, horretarako ekipamendu eta hoditeria berriak instalatzen ari direlarik.
Aramco da instalazio horien jabea eta erabiltzailea, eta hobekuntzen inplantazio proiektuaren EPC proiektua Nesma & Partners ingeniaritzari esleitu zion. Ingurune korrosiboetan eta presio altuko aplikazioetan AMPO POYAM VALVES-ek duen ezagutza eta esperientzia sakona giltzarri izan dira Aramco eta Nesmak balbula hauen diseinu eta ekoizpen kontratua Idiazabalgo kooperatibari esleitzeko.
Abqaiq izeneko instalakuntza hauetan ur gazia tratatzen da eta bere izaera korrosiboa medio, proiektu honetarako balbula ugari diseinatu eta ekoizterako orduan nikel oinarriko aleazioak eta altzairu herdoilgaitz super austenitikoak erabili behar izan dira. Honez gain, beste hainbat balbulek Inkonel 625 materialean soldadura estaldurak ere behar izan dituzte. Honako hauek AMPOk bere Idiazabalgo instalakuntzetan dituen robot eta aportazio zeluletan produzitu ahal izan direlarik. Kalitate altuko gainazal estaldura hauek prozesu eta aplikazio berezietarako erabiltzen dira, besteak beste, balbulen itxiera eta kontaktu guneetan korrosioaren kontrako ezaugarriak eta higaduraren aurkako erresistentzia emateko, baita kokearen aurkako ezaugarriak, metal hautsarekiko erresistentzia, etab. Bestalde, beste hainbat balbulen kasuan FBE (Fusion Bonded Epoxy) izeneko barne estaldurak ere aplikatu behar izan dira, zeintzuk plantetako hoditeriak korrosioaren aurka babesteko erabiltzen diren, tenperatura altuan balbulen funtzionamendurako propietate hobeak eskaini eta ekipamenduak kalte mekanikoetatik babesteaz gain. Estaldura mota hau gainera ezin hobeto atxikitzen da barne gainazaletara.
Erabat integratutako produkzio zerbitzuak direla eta, AMPOren balbuletako dibisioak soluzio guzti hauek epe azkar eta malguekin entregatu ahal izango dizkio bezeroari.
AMPO POYAM VALVES-ek gaur egun milaka eta milaka balbula dauzka mundu osoan zehar instalatuta presio altu eta material berezietako aplikazioetarako. Tartean ondorengo zerbitzuetarako erabiltzen direnak: petrolio eta gasaren produkzioa, planta petrokimiko eta kimikoak, birfindegiak, itsas plataformak, petrolio eta gas hoditeriak, meategiak, etab.