News & Media
BERRIAK
SAUDI ARABIAKO YANBU ETA JUAYMAH ONSHORE TERMINALETARAKO TAMAINA HANDIKO BALBULAK
Saudi Arabiako Yanbu eta Juaymah onshore terminaletarako 48” eta 600 lbs bitarteko hainbat balbula hornitzen ari da AMPO POYAM VALVES egun. Bi terminal hauek Arabian Heavy delivery to Yanbu East West pipeline hoditeriak batzen ditu, herrialdea ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duen hoditeriak, hain zuzen.
Saudi Aramco da bi terminal hauen jabe eta baita balbula hauen erabiltzaile finala ere. Proiektu honen garapenerako ingeniaritza kontratua EPPM kontratista tunisiarrari esleitu zion, zein Ekialde Hurbilean eta Afrikan lanean diharduen ingeniaritza aktiboenetako bat den egun.
Proiektu honetarako balbulak AMPO POYAM VALVES-ek diseinatu eta ekoiztu ditu, tartean asentu metalikodun eta eragingailu elektro-hidraulikoak dituzten 30” eta 48” eta 150 eta 600 lbs bitarteko boladun balbulak, 30” eta 48” tamainako konporta balbulak eta baita balio teknologiko altuko eta eragingailu elektrikodun 24”ko globo balbulak ere. Balbula guzti hauek hoditeria zabal honen bi muturretan instalatuko dira.
48”-ko konporta balbula handienaren kasuan gainera, barnealdeak FBE (Fusion Bonded Epoxy) deritzon estaldurarekin entregatuko dira. Estaldura berezi hau baliagarri da plantako hoditeriak korrosiotik babesteko, eta honez gain, tenperatura altuetan burutzen diren balbula operazioetan propietate hobeak eskaintzen ditu, ekipoak kalte mekanikoen aurrean babestuz, etab. Hau guztiaz gain aipatzekoa da estaldura hau modu hobeezin batean eransten dela balbula barneko azaleretara.
Bezeroen espezifikazioak ondo ezagutzeak eta AMPOren soluzioen malgutasunak ahalbideratu zuten Saudi Aramcoren eta EPPM ingeniaritzaren konfidantza lortzea proiektu berri honen esleipenerako.
Gainera aipatzekoa da gaur egun AMPOk milaka balbula dituela, mundu guztian zehar, zerbitzu zorrotzetako plantetan instalatuta. Tartean, ondorengo aplikazio hauetarako: petrolio eta gasaren ekoizpena, kimika eta petrokimika, birfindegiak, itsas-plataformak, hoditeriak, energia sorkuntza, PTA, etab.