News & Media
BERRIAK
SHELL BEZEROAREN FILIPINETAKO NMIF PLANTAN FIDAGARRITASUNA BERMATZEKO BI BOLADUN BALBULAK
AMPO POYAM VALVES-ek merkatuan Double Block and Bleed bezala ezagutzen diren aktuaturiko bi boladun balbulak diseinatu eta fabrikatu berri ditu Filipinetan kokatzen den eta SHELL bezeroarena den Northern Mindanao Import Facility (NMIF) plantarako. Planta hau 2016ko uztailean inauguratu zen, 90 milioi fuel-olio litrotako ahalmena du eta Visayas eta Mindanao artxipelagoetako milioika erabiltzaileen beharrak asetzen ditu.
SHELL erabiltzaile finalak eta JGC FILIPINAS ingeniaritzak beste behin ere AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfidantza balbula hauek diseinatu eta fabrikatzeko, zeintzuk aplikazio oso kritiko baten pean lan egin beharko duten eta non ezinbestekoa den estankotasun maximoa eta linearen isolamendua bermatzea, sistemaren integritatea ziurtatuz era berean. Honenbestez, fidagarritasuna bermatzeko helburu honekin, bi boladun balbulak erabiltzen hasi dira plantetan, boladun bi balbula indibidualak seriean jarri ordez. Bi boladun balbulen soluzioa lehiakorragoa eta fidagarriagoa da egun.
DBB balbula hauen bi bolak aldi berean burutzen dute itxitura eta hau dela eta, linearen isolamendua bermatzen dute eta honez gain, kanpo emisioen arriskua murrizten dute.
AMPO POYAM VALVES nazioarteko liderra da fidagarritasun soluzioen garapenean (“0 isurketak”) eta baita soluzio seguruetan ere eta horrexegatik jarri du bezeroak konfidantza AMPOrengan balbula berezi hauen diseinu eta ekoizpenerako.