News & Media
BERRIAK
SKID EKOIZLE EZBERDINEI BIDERATURIKO INKONEL 625 MATERIALEAN EKOIZTURIKO 700 KONPORTA BALBULA BAINO GEHIAGO HORNITZEN ARI DA EGUN AMPO
AMPO POYAM VALVES tamaina txikiko baino presio altuko (1500 lbs) eta Inkonel 625 materialean ekoizturiko 700 balbula baino gehiago hornitzen ari da egun, Ekialde Hurbileko hainbat skid ekoizle erreferenterentzat. Balbula hauek Idiazabalen (Gipuzkoa) fabrikatzen ari dira, baina baita AMPO Arabian ere, Dammam-en (Saudi Arabia) daukagun eta iada Aramcoren onarpen ofiziala duen balbula fabrikan.
Bere planta ezberdinetarako 200 gas skid modular baino gehiago eskatu ditu guztira Aramcok eta bera izango da skid hauen erabiltzaile finala, zeintzuek oso presio altupean lan egiten duten eta presio handiko gas emaria kontolatu eta erregulatzen duen Gas Wellhead-ean instalatzen direlarik. Sistema osoa, batez ere, choke balbulek, HIPPS sistemak, WSC panelak, ESD/RTU panelak, su/gas detektagailuek eta injekzio kimikoko unitateek osatzen dute.
Material berezietan produzituriko balbulekin dugun esperientzia eta presio altuko aplikazioetarako dugun ezagutza zabala izan dira Aramcok eta hainbat skid fabrikatzaileek AMPOrengan konfiantza jarri izanaren arrazoi nagusiak.
AMPOk gaur egun milaka presio altu eta material bereziko balbula ditu mundu osoan instalatuta, besteak beste ondorengo aplikazio hauetarako: petrolio eta gas ekoizpena, planta kimiko eta petrokimikoak, birfindegiak, offshore plataformak, hoditeriak, PTA, meatzaritza, etab.