News & Media
BERRIAK
Joan den urriaren 19an ikastetxe ezberdinetako ikasleen bisitak jaso genituen AMPOn. Alde batetik, Irungo Bidasoa Institutoko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako gradua burutzen ari diren 13 ikasleren bisita eta beste alde batetik, Tolosa eta Hazparneko Lanbide Heziketako ikastetxean mekanizatua ikasten ari diren beste 40 ikasle ingururen bisita.
Lehenengo taldeak gertutik ezagutu ahal izan zituen fundizioko ingeniaritza taldeak osagaien diseinurako erabiltzen dituen teknologiak, herramintak, prozesuak, lan dinamikak, etab.
Eta bigarren taldeak aldiz, fundizioa eta balbuletako dibisioak bisitatzeaz gain, AMPOren mekanizatuko pabilioi eta makina berriak ere ezagutzeko parada izan zuen.
Bisita hauen helburu nagusia ikasle guzti hauei euren ikasketek izan ditzaketen aplikazio praktikoak erakustaraztea izan zen, eta baita kooperatiba gertuagotik ezagutzeko aukera ematea ere.
AMPOk urte asko daramatza ikasle ezberdinen bisitak jasotzen, besteak beste hezkuntzan sinesten dugulako, eta hezkuntzak gizarte eta pertsonen garapenean eraginik handienetarikoa duen faktore bat dela ulertzen dugulako.