News & Media
BERRIAK
VALVE WORLD AMERICAS EXPO & CONFERENCE erakustazoka Houstonen (Texas, Estatu Batuak) ospatuko da 2017ko ekainaren 20tik 21era bitartean. Berau sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta AMPOk bertan hartuko du parte beste behin ere, George R. Brown konbentzio zentruko 915 stand-ean.
Bertan gure produktu batzuk aurkituko dira ikusgai, nahiz eta katalogo osoaren inguruko informazioa ere aurkitu ahal izango den bertan. Alde batetik, M-35.1 eta CY-40 materialean fundituriko balbula konponenteak, zeintzuk orain gutxi patentatu dugun SCC prozesuaren bidez ekoiztuak izan diren, eta beste alde batetik, balio teknologiko altua duen balbula kriogeniko bat.
Honenbestez, AMPOren soluzio, produktu eta zerbitzuen inguruan hitz egiteko bertan aurkituko gaituzue. Bien bitartean, zuen esanetara egongo gara.