News & Media
BERRIAK
ZEEBRUGGE LNG PLANTAN IZAN DA URTE BETEZ AMPO SERVICE TALDEA, ERAIKITZE- ETA MARTXAN JARTZE- ZERBITZUAK ESKAINTZEN
Gas naturalaren operadore belgikarra den Fluxys LNG-k berriro ere AMPO POYAM VALVES-engan jarri zuen konfiantza Zeebrugge LNG birgasifikazio plantaren produkzio ahalmena areagotzeko Z3 izeneko zabalkunde proiektuaren garapenean, balbulen eraikitze eta martxan jartze zerbitzuetarako. Ondorioz, AMPO SERVICE taldeko teknikariak urtebetez egon dira Belgikan, Fluxys LNG-ren plantako langileei laguntzeko helburuarekin. Eginkizun garbi batekin: balbulen bizitza erabilgarria luzatzen laguntzea, Belgikako taldeari hoditeria garbitzeko prozesuan laguntzea, balbulen barne osagaiak muntatzea eta planta martxan jartzeko prozesuetan aktiboki parte hartzea.
2022 eta 2023 artean zabalkunde proiektu honetarako 660 balbula kriogeniko inguru hornitu zituen AMPOk eta balbula hauek itsasoko GNL ur lurrungailu berrietan instalatu dira eta era berean Zeebrugge LNGko kamioien horniguneetan ere instalatzen ari dira. Proiektu honen bidez Fluxys-ek estrategikoki areagotu du zentral honetako birgasifikazio ahalmena 6 mtpa-raino eta C02 isuriak murriztuko ditu gainera, GNL kamioien zamalanetarako guneak areagotu eta automatizatzeaz gain.
AMPO eta Fluxys-en arteko lankidetza luze honen bidez, 2.500 balbula kriogeniko baino gehiago instalatu dira Zeebrugge LNGn 2006az geroztik, plantaren eraikuntza eta zabalkunde fase ezberdinetan. Gure ustez AMPO SERVICE taldearen ohiko jardun bikaina klabea izan da plantako urte beteko zerbitzu kontratu berri hau guri esleitzerako orduan.
40 urte baino gehiagoko esperientzia du AMPOk GNL industrian eta hau ere garrantzitsua izan da Fluxys-ek eskaini digun konfiantza lortzerako orduan, bai oraingo proiektu honen kasuan eta baita aurreragokoen kasuan ere. Operadore belgikarra merkatuko banaketa-plataforma oso garrantzitsua da egun, Europako gas sarerako ate nagusienetako bat izanik eta beraz, proiektu honek AMPOren erabaki estrategikoa berresten du, gas naturalaren balio-kate osoan lidergoa sendotzeko.