Ezagutu AMPO
AMPO gara
Zerbitzu zorrotzenetarako zure aliatua
Ikusi bideo korporatiboaEnpresa-talde kooperatiboa gara.Nazioartean buru gara diziplina anitzeko jakintzan eta gaitasun teknologikoan hau eskaintzera orientatuta: fluidoak maneiatzeko ingeniaritza-soluzioen aholkularitza, diseinua, fabrikazioa, martxan jartzea eta mantentze-lan integralak, askotariko sektoreetan, batez ere mutur-muturreko baldintzetan, efizientzia handienarekin eta ingurumenean eragin minimoa sortuz.
AMPO zenbakitan
talentudun pertsona mundu osoan
ekoizpen- eta -zerbitzu zentro munduan
negozio-arlo
urteko esperientzia
herrialde baino gehiagotan
Berrikuntzaren intentsitatea
Gure DNA
Xedea: gure izateko arrazoia
AMPOk bere burua definitzen du “pertsonetan oinarritutako proiektu” gisa, zeinek bilatzen duen, batetik, talde-lanaren eta komunikazioaren indarrez langileak beraiek, bezeroak eta kanpo-kolaboratzaileak zeharo gogobetetzea, eta bestetik, haiek haztea eta garatzea eta enplegu berria sortzea ahalbideratuko duten irabaziak lortzea. Hori guztia printzipio kooperatiboen esparruan, eta kooperazioaren, elkartasunaren, berdintasunaren, justiziaren eta partaidetzaren esparruan, baita gizarte-ingurunearenean, ingurumenarenean eta giza garapen jasangarriarenean ere.
Ikuspegia: norantz goaz?
Erreferentziazko enpresa-talde gisa sendotu nahi dugu esparru hauetan: fluidoak maneiatzeko eta kontrolatzeko soluzioen ingeniaritza, fabrikazioa eta martxan jartzean, eta baita galdaketa- eta forjaketa-osagaien garapen eta fabrikazioan. Hori bezeroei aholkularitza teknikoa eta zerbitzua eskainiz eta, ondorioz, haien industria-prozesuen etengabeko hobekuntzan eta optimizazioan lagunduz.
Balioak:
printzipioak eta konpromisoak
Bezeroaren gogobetetzea
Bezeroaren gogobetetzea lehentasun nagusia da, etorkizuna bermatzen baitu.
Gaitasun profesional handiena
Gure langileek lor dezaketen gaitasun profesional handiena lortzea, sormena ahalbidetuz eta hauspotuz eta haiek une oro berritzailea den proiektu baten protagonista eginez.
Talde-lana
Talde-lana da askatasuna eta erantzukizuna elkartzen eta bateragarri egiten dituen oinarria, aberastasuna sortzeko efizientzia lortuz.
Ezagutza partekatzea
Komunikazioa, informazioa eta gardentasuna izatea jakintzak, esperientziak eta trebetasuna partekatzeko, baita erantzukizunak eta haiei atxikitako arriskuak gain hartzea ere, arretaz eta fideltasunez.
Integrazioa
Hornitzaileak, bezeroak eta gizartea, era bertan, gure proiektuaren parte egitea, haiekin etorkizunerako ikuspegi liluragarri eta aberasgarria partekatuz.
Bikaintasuna
Hala kalitatearekiko eta ongi egindako lanarekiko konpromisoa, nola kostuen eta zerbitzuaren kontrola sozietatearen jarduerarako giltzarri gisa ulertzen ditugu eta, horren guztiaren helburua bikaintasuna lortzea da.
Jasangarritasuna
Pertsonekin eskuzabal izatea, gizarte-ingurunea eta ingurumena defendatzea, baita proiektua zabaltzen den herrialdeetan nazioartekotzea eta gizarteratzea ere.