Gaitasunak
Fabrikazio eta zerbitzu zentroak
Liderrak gara. Liderrak teknologian. Liderrak berrikuntzan. Puntako ingeniaritza-soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu eta AMPOREN EGITEKO MODUA (THE AMPO WAY) esportatzen dugu munduan zehar ditugun fabrikazio-zentro eta zerbitzuak eskaintzen ditugun tokietara. Gure pertsonak dauden tokian daudela.
AMPOn bezeroek behar gaituzten tokietan egoteko konpromisoa hartzen dugu eta etengabe garatzen ditugu bezeroei zerbitzuekin eta teknologiarekin laguntzeko lokalizazio-programa berriak, mundu osoan.
Gaur egun hemen ditugu fabrikazio-zentroak eta zerbitzuak:
IDIAZABAL
(GIPUZKOA, SPAIN)AMPOKO EGOITZA NAGUSIA Idiazabalen dago. Gutxi gora behera 45.000 metro karratu ditu eta honako instalazio hauek:
- Balbulen muntaketarako, probetarako, pinturarako eta enbalajerako punta-puntako instalazioak ditugu, teknologia aurreratuenekin zeharo ekipatutakoak. Beraz, prozesua zeharo integratuta izan dezakegu. Horri eser, puntako ingeniaritzako soluzio berriak sortu eta fabrika ditzakegu, Idiazabaleko instalazioetan edozein balbula konpontzeaz eta egokitzeaz gain.
- Gure galdategi propioa: AMPOk lau ekoizpen-lerro ditugu (hondar-moldekatzea, zeramika-moldekatzea, zentrifugatua, SCC) eta guztiek erabiltzen dituzte teknologiarik aurreratuenak. Guztira hilean 1.110 tona ekoizteko gaitasuna dugu. AMPO FOUNDRY & FORGINGS Europako galdategi onenetakotzat hartzen da.
- 12.500 m2-ko mekanizazio planta berritzailea dugu, non soldadura bidezko barneko gainestaldura- eta estaldura- operazioak ere garatzen ditugun.
INDIA
AMPO INDIA Coimbatoren (Indian) kokatuta dago 2008tik.
2017an ireki genuen fabrika berria. Gutxi gora behera 15.000 metro karratu ditu eta eta balbulak muntatzeko, probatzeko, mekanizatzeko, soldatzeko, pintatzeko eta enbalatzeko instalazioak ditu. Talentudun 300 langiletik gora ditugu bertan, 72 hazbeterainoko (1830 mm) balbulak ekoizteko merkatuko teknologiarik aurreratuenak, 50 tonara arteko garabiak, 2500# arteko saiakuntza-bankuak, etab. Balbula eta soluzio berriak ekoizteaz gain, daudenak konpondu eta egokitu ditzakegu.
KSA
AMPO ARABIA Dammam-en dago, 2nd Industrial City-n (Saudi Arabia).
Bazkide estrategiko bihurtu eta Saudi Arabiaren 2030 ikuspegia partekatzeko helburuarekin, AMPO POYAM VALVES orain Saudi Arabiako tokiko industria-klusterreko kide da. Horrela, teknologia eta ezagutzak transferitzen ditu eta kalitatezko lan-aukerak sortzen ditu hiritar saudientzat prestakuntza eta garapen-programa zabalen bidez.
Dagoeneko ARAMCOk onarturiko instalakuntzak dira eta bertan teknologia maila altuko konporta, globo, erretentzio eta boladun balbulak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, kanpoko balbulak konpontzen eta berregokitzen ditu eta zerbitzu eta teknologia bikainak eskaintzen dizkie tokiko eta Golkoko Arabiar Estatuen Kooperazio Kontseiluko energia-industriari.
Tokiko zentroak eragin onuragarria du entrega-epeak eta salmenta osteko zerbitzuak hobetzen dituelako Golkoko Arabiar Estatuen Kooperazio Kontseiluko egungo eta etorkizuneko proiektuen eskaria asetzeko.
5.000 metro karratuko fabrika berriak balbulak, probatzeko, mekanizatzeko, soldatzeko, pintatzeko eta mantentzeko instalazioak ditu.
CASPIAN
AMPO CASPIAN Aksai-n kokatuta dago, mendebaldeko Kazakhstanen.
Kazakhstanen eta Kaspiar Itsasoko Eskualdean bazkide estrategiko bihurtzea du helburu nagusi, tokiko bezeroei zerbitzuekin eta teknologiarekin lagunduz, eta herrialdean giltzarri diren proiektuetarako balbula exijenteen mantentze-zerbitzuetan ere arreta jarriz. AMPO POYAM VALVES-ek teknologia eta ezagutzak transferitzeaz gain, langileak trebatzen ditu bertan eta kanpoko langile adituak ere bai berariazko prestakuntza-programa jarraituen bidez.
AMPO CASPIANen 2.000 metro karratuko primerako instalazioak, baliabideak eta teknologia daude, baita puntako boladun, konporta, globo eta erretentzioko balbulak fabrikatzeko ekipamendu berrienak ere. Horrez gain, oso prestatutako eta esperientzia handiko landa-ingeniarien talde bat buru-belarri aritzen da gurekin bezeroari orientatutako zerbitzuan lanean. Ingeniari horiek tokiko bezeroen beharrei erantzun azkarrak ematea bermatzen duen esperientzia zabala dute. Zerbitzu horiek barne hartzen dituzte abiarazte-etapetako laguntza teknikoa, martxan jartzea, ingeniaritza soluzioak, ekipo-hautaketa, prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze-lan prediktiboak, arazoak konpontzea eta prestakuntza ematea.