Gaitasunak

Ingeniaritza eta I+G

Soluzio berritzaileak

AMPO POYAM VALVESen berrikuntzarekin konpromiso handia dugu eta produktu, teknologia, sistema eta soluzio berrien garapenean esklusiboki lan egiten duen oso trebatutako diziplina anitzeko taldea dugu. Talde horren etengabeko prestaketak industriaren abangoardian jarraitzea ahalbidetzen digu. 

Gainera, AMPOn fakturazioaren % 2a baino gehiago berrikuntzara bideratzen dugu gaurko eta etorkizuneko erronkei konponbideak aurkitzeko helburuarekin. 

Gure helburua bezeroen beharrei erantzuten dieten balio teknologiko handiko soluzioak etengabe garatzea da, bezeroen ingeniaritza-taldeekin eta gai zehatzetako adituak dituzten nazioarteko ikerketa-zentroekin lankidetzan.

Bideoa

AMPOren ikerketa-esparru nagusiak lan-ildo hauetan bildu daitezke:

Karbono igorpen baxuko balbulak Balbula eta konponbide seguru eta adimendunak Geroz eta zerbitzu zorrotzagoetarako soluzioak

AMPOn gizarteari deskarbonizaziorako beharrezkoa den trantsizio energetikoan aurrera egitea ahalbideratuko dioten soluzio berriak bilatzean eta garatzean inplikatuta gaude. Hori dela eta, batetik “zero isuri” dituzten balbulak lortzeko balbulen fabrikazioan etengabe soluzio berriak txertatzen ditugu eta, bestetik, energia-trantsiziorako balbula berriak garatzen ditugu hidrogenoaren, karbonoaren atzipenaren, bioerregaien eta erregai sintetikoen esparruetan. 

Europako Hidrogeno Garbiaren Aliantzako eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) kide aktibo gara. Gainera, 4.0 industriara eta fabrikazio aurreratura xedatutako parke teknologiko batean kokatutako Energy Intellingence Center trakzio-gunearen sortzailekide gara. 

Ezagutu energia-trantsizioan dugun jarduera-eremua

Segurtasuna negoziaezintzat dugunez, era aktiboan lan egiten dugu esparru horretan hobekuntzak eta konponbide berriak asmatzeko. 

Urruneko kontrolerako prozesu berriak, ISS (Integrated Smart Solutions) konponbide berriak, prebentziozko mantentze ekipo berriak eta kontrol-sistema berriak eskaintzen ditugun soluzioetako batzuk baino ez dira. Eta horiek guztiek segurtasun-egiaztagiri exijeenak dituzte, hala nola Exida egiaztagiriak eta horien artean SIL arauak. 


AMPO POYAM VALVESentzat produktuen eta sistemen fidagarritasuna ezinbestekoa da eta proiektu berrien garapen- eta errendimendu-prozesuei lotuta dago.

Ezagutu ISS konponbideak

AMPO zerbitzu exijenteenetarako balbulen garapenean, diseinuan eta fabrikazioan liderra da. Prozesu industrialak geroz eta konplexuagoak eta exijenteagoak direnez, beti industriaren abangoardIan egon behar dugu, mutur-muturreko aplikazioetarako balio teknologiko handiko soluzioak eskainiz. Horregatik, gure balbulen osagaien bizitza luzatzeko diseinuak moldatzen ditugu; higadura goiztiarra eta osagaien arteko marruskadura murrizten duten konponbide teknologikoak eta gainazal-tratamenduak garatzen ditugu; proiektu bakoitzean materialak eta estaldurak kasuan-kasuan hautatzen ditugu, baita integrazio-elementuak ere, aplikatuko den baldintzen arabera… 

 
AMPO POYAM VALVESen badakigu kalitate handieneko produktuek bakarrik ekidin dezaketela zerbitzu zorrotz batek korrosioa, urradura, atxikidura edo higadura sortzea. Hori ekidinez produktuaren bizitza luza daiteke. Beraz, fluidoen gaitasun-analisiak, estaldura tribologikoak eta prozesu-azterketak, AMPO POYAM VALVES ingeniaritza-taldeak garatzen dituen lanetako batzuk besterik ez dira.

Balbulen ebaluazioa eta probak egiteko bankuak

AMPOk saiakuntza-banku anitz ditu soluzioen eta garapenen diseinuak funtzionamendu-baldintza EXIGENTEENETAN ebaluatzeko. Horrela BALBULAREN FUNTZIONAMENDUA zerbitzu bakoitzerako EZIN HOBEA dela bermatzen da.

Balbulen ebaluazioa eta probak egiteko bankuak

Saiakuntzak PRESIO ALTUAN

Saiakuntzak TENPERATURA ALTUAN

ERRESISTENZIA-saiakuntzak

HUTSEKO saiakuntzak

Saiakuntza KRIOGENIKOAK

HELIODUN saiakuntzak

Balbulen ebaluazioa eta probak egiteko bankuak

Gainera, zerbitzu bakoitzerako soluzio aproposena eskaini ahal izateko, haien balbuletarako erabiltzen diren material eta estaldurak karakterizatzeko hainbat ekipo eta laborategi dituzte eskuragarri. 

Balbulen ebaluazioa eta probak egiteko bankuak

Material erresistenteen saiakuntzak

(1) Geuk diseinatutako saiakuntza-bankua, esekitako solido ugarirekin erabiltzeko estaldurak karakterizatzeko. Karakterizatze horrek ahalbidetzen du CFD bidez estaldura mota bakoitzak balbulen barneko osagaien bizitzaren luzeran duen eragina simulatzea. (2) Urradura dagoen egoeretan karakterizatzeko ekipamendua; (3) estalduraren akats mota analizatzeko ekipamendua. 

Materialen karakterizatze mekanikoa

(1) Materialak tenperatura-baldintza ezberdinetan (-150 ºC-tik 800 ºC-ra) karakterizatzeko ekipamendua, (2) neke mekanikoa, (3) isurpen-saiakuntzak, etab.

Materialen karakterizatzea korrosioaren aurrean

(1) Laborategiak eta materialak zerbitzu korrosiboaren hainbat egoeratan ebaluatzeko autoklabeak

Diseinu Balioztatze Birtuala

AMPOk punta-puntako softwareak ditu batetik, 3D diseinurako, eta bestetik,  balbulen diseinuaren eta funtzionamenduaren balidazioa eta optimizazioa simulatzeko. Gainera, balbulen funtzionamendurako baldintza garrantzitsuenen ebaluazioan esperientzia handia du eta ebaluazio hori egiteko gaitasun zabala: 

  • Simulazio mekanikoak eta egiturazko simulazioak
  • Simulazio termikoak
  • Fluidoen dinamikaren bidezko simulazioak
  • Egoera multifisikoak, hainbat eremuren arteko elkarrekintza ebaluatzeko
  • Maniobra-pareen arteko korrelazioa
  • Hoditeriaren eta tresneriaren diagramaren analisia
  • Cv-aren kalkuluak
  • Kalkulu sismikoak

Kausen Analisia

Dugun diziplina anitzeko ingeniaritza eta I+G taldeak bezeroek haien prozesuetan arazo edo erronka zehatzei aurre egin ahal izateko zerbitzuak eskaintzen ditu, horretarako akatsak izateko era posibleak ebaluatzen ditu eta beste soluzio batzuk eskaintzen ditu.

Ezagutu gure pertsonalizatutako ingeniaritza konponbideak edo “Tailored Engineering Solutions” direlakoak