Gaitasunak
Kalitatea
Kalitatearekiko konpromisoa
Gure helburua bezeroei kalitate eta fidagarritasun handiena eskaintzea da eta, gainera, fluidoak maneiatzeko industriaren garapen teknologikoaren buru izatea.
AMPOn kalitate ezin hobea bermatzen dugu. Horretarako tarteko eta amaierako ikuskapenak egiten ditugu ekoizpen-sail guztietan. Ikuskapen horiek dagozkien txostenetan eta egiaztagirietan jasotzen dira, zuzenean koordinatzen ditu oso gaitutako talde efiziente batek, eta beti egiten dira kalitatea bermatzeko barneko zein kanpoko prozedurak eta arauak jarraituz. Fase guztiak —horien artean erosketa-aginduak, proba ez-suntsitzaileak (NDT), mekanizazioa, soldadura bidezko gainestaldurak, muntaketa, probaketa, pintaketa eta enbalajea— Kalitatea Bermatzeko Gidaliburuetan aurreikusitako araudiak jarraituz egiten dira.
Gainera, balbula guztiak egiaztatzen ditugu entregatu aurretik eta proba horiek bezeroarekin egin daitezke gure instalazioetan. AMPOn ikuskatzaileek eroso lan egiteko moduko guneak ditugu.
Kalitate-probak eta laborategiak
Saiakuntzak egiteko instalazio moderno-modernoak izateaz gain, oso gaitutako pertsonak ditugu konponbideen fidagarritasuna bermatzeko kalitatearen barneko kontrolaz arduratzeko. Honako hauek gauzatzen ditugu:
Kalitate-probak eta laborategiak
Saiakuntza ez-suntsitzaileak, hala nola: X izpien, likido sarkorren eta ultrasoinuen bidezkoak; partikula magnetikoen entseguak (hezea eta lehorra); PMIak (materialen identifikazio positiboak); ikuskapen bisuala; saiakuntza hidrostatikoak; saiakuntza pneumatikoak; kriogenia-saiakuntzak edo tenperatura baxukoak; ihes egiten duten isurien probak; hutseko saiakuntzak; tenperatura altuko probak; balbulen eta haien osagarrien osotasuna balioesteko PR2F probak, etab.
Laborategiko saiakuntzak: saiakuntza kimikoak, saiakuntza mekanikoak, talka-saiakuntzak, gogortasunaren neurketak, ferrita edukiaren probak, metalogafia-analisiak eta korrosio-probak.
Kalitate-probak eta laborategiak
Egiten dugun kudeaketa oso-osorik oinarritzen da kalitate-araurik zorrotzenetan. Arau horiek AMPOri bezeroen beharretara hoberen egokitzen den produktua garatzea ahalbidetzen diote. Konponbide guztiek FAT (Factory Acceptance Test) probak gainditzeaz gain, AMPOn beti goaz haratago kalitatearen eta fidagarritasunaren eskakizunei dagokionean. Hori dela eta, soluzioek eskainiko dituzten zerbitzuaren baldintzen araberako kanpoko probak egiten ditugu etengabe.
Kalitate sistema
Ekoizpen-prozesuak kalitatea bermatzeko sistema bat aplikatuz ezartzen eta kontrolatzen dira. Prozesu horiek 1991tik ISO 9001, API espec Q1 eta 6D, SIL 3 eta NORSOK arauekin homologatuta daude. Gainera, merkatuko kanpo-erakunde garrantzitsuenek bermatu dituzte, horien artean, Lloyd’s Register, Bureau Veritas (BV), Det Norske Veritas (DNV) eta American Bureau (ABS). Soluzio guztiek, halaber, CE markaketa eta UKCA markaketa dute.