Industriak

Elektrizitatea

Zentral elektrikoekin lotutako proiektuetan esperientzia zabala dugu. Kasu horietan puntako fluidoak maneiatzeko teknologia maila altuko soluzioak eskaintzen ditugu aplikazio exinjenteenetarako.

Zentral elektriko bat energia elektrikoa sortzeko industria-instalazio bat da. Gehienek sorgailu bat edo gehiago eta errotazio-mugimendua energia elektriko bihurtzen duen errotazio-makina bat dute. Munduko zentral elektriko gehienek ikatza, petrolioa eta gas naturala bezalako erregai fosilak erretzen dituzte elektrizitatea sortzeko; beste batzuk energia nuklearra erabiltzen dute. Energia termikoko zentraletan, maiz erregairen bat errez sortzen den energia termikoa errotazio-energia bihurtzen duen motor termiko batek potentzia mekanikoa sortzen du. Energia termikoko zentral gehienek lurruna sortzen dutenez, batzuetan steam power station, lurrun-energia zentral, deitzen zaie ingelesez. Energia termiko guztia ezin da potentzia mekaniko bihurtu, eta beti galtzen da beroa ingurunean. Galera hori aprobetxatzen denean, industria-prozesuetarako edo hiriaren berokuntzarako, zentralari baterako-sorkuntzako zentral deritzo.

Hauek dira zentral elektriko motak:

Termikoa

  • Erregai fosilak erabiltzen dituzten zentral elektrikoek gasa, ikatza edo petrolioa erre dezakete turbinetarako edo galdaretarako.
  • Energia nuklearreko zentralek erreaktore nuklearraren beroa erabiltzen dute. Bero hori lurrunera transferitzen da eta turbina bat eta bero sorgailu bat funtzionarazten ditu.
  • Energia geotermikoko zentralek lurpeko arroketatik erauzitako lurruna erabiltzen dute.
  • Eguzki-energia termikoko zentral elektrikoek eguzki-argia erabiltzen dute ura irakin eta ur-lurruna sortzeko. Ur lurrun horrek sorgailu bat pizten du.

Berriztagarria

  • Aerosorgailuek haizetik energia lortzen dute eta kontaktuaren bidez abiadura murriztu egiten da eta energia zinetikoa turbinara pasatzen da.
  • Instalazio hidroelektrikoek ibaietan eta urtegietan beherantz doan uraren energia erabiltzen dute sorgailu bat birarazi eta elektrizitatea sortzeko.
  • Eguzki-panelek zelula fotovoltaikoak erabiltzen dituzte elektrizitatea sortzeko. Eguzkitik datozen fotoiak panelaren erdieroaleetako atomoetara iristen dira eta horrek elektroien jarioa eragiten dute.

Ezagutu gure Power balbulak

AMPO POYAM VALVESek 1964tik lan egiten du zentral elektrikoetako prozesuetarako puntako ingeniaritzako soluzioen diseinuan eta ekoizpenean, sektore horretako aplikazio erabakigarrienetarako eta zorrotzenetarako beharrezko balbulak hornituz.

Ezagutu gure elektrizitatearen sorkuntza-prozesurako balbulak

Kasu azterketak

Ez dugu kasu azterketarik aurkitu.