Industriak
Energia

Finketa

Adituak gara fintzen, prozesatzen eta garraiatzen. Zerbitzu exijenteenetarako soluzioak eskaintzen ditugu zeharo bermatutako fidagarritasunarekin, hauek bezalako erabileretarako: cracking katalitikoa (FCC, RFCC, DCC), visbreakinga, hydrocrackinga, hydrocrackinga lohoarekin, hidrotratamentua, hidroprozesamendua, disolbatzailen bidezko desasfaltatzea, CDU/VDU, CCR, lurrun-crackinga edo cracking termikoa, koke-bihurketa atzeratua, sufre berreskurapena, errauts hegalarien maneiua, ikatzaren gasifikazioa, propanoaren deshidrogenazioa, THF (hidrokonformazioa), bahe molekularraren aplikazioa, sare-filtroaren aplikazioa, hariztaketa beroa, lehorgailu aldaketa, konpresio-guneak, ponpaketa-guneak, etab.

Petrolio findegiaren helburua destilazio prozesu konplexu baten bidez lehengai gordinetik baliozko destilatuak (nafta, kerosenoa, diesela) eta gasolio atmosferikoa destilatzea eta banatzea da. Prozesuak pauso hauek ditu:

  1. Produktuaren jarioetatik errekuperatutako beroa erabiliz materia gordina aurretik berotzea.
  2. Likidoaren edo likidoen banaketa elektrostatikoa erabiliz (gatzgabetzailea) gordinkia gatzgabetzea eta deshidratatzea.
  3. Gordinkia nahi den tenperaturara berotzea su-berogailuen bidez.
  4. Gordinkia destilazio atmosferikoko zutabera bidaltzea.
  5. Ponpaketa bidezko hozte-zirkuituak erabiltzea barneko likido-emaria sortzeko.
  6. Produktua goiko aldean, aldeetan eta behealdean metatzen da.

Findegietan erabiltzen diren prozesuko unitateen arten daude:

  • Gatzgabetze-unitatea: Gordinkitik gatza kentzen du destilatze atmosferikoko unitatean sartu aurretik.
  • Gordinkiaren destilatze-unitatea: Sarrerako gordinkia hainbat fraktziotan destilatzen du beste unitate batzuetan prozesatzen jarraitzeko.
  • Hutsean destilatzeko unitatea: Grodinkiaren destilatze-unitatearen hondoko petrolio-hondakinak destilatzen jarraitzen du. Presio atmosferiko baxuarekin egiten da.
  • Nafta-hidrotratamendu-unitatea: Destilazio atmosferikoko nafta desulfatatzeko. Naftari hidrotratamendua eman behar zaio erreformatze katalitikorako unitatera eraman aurretik.
  • Erreformatze katalitikoa: Desulfatutako nafta-molekulak oktano-kopuru handiagoko molekula bihurtzen ditu erreformatua lortzeko, amaierako produktu den gasolinaren edo petrolioaren osagai bat. Erreformatzearen azpiproduktu garrantzitsua da erreakzio katalitikoan askatzen den hidrogenoa ere. Hidrogeno hori hidrotratamenduan edo hydrocrackingean erabiltzen da.
  • Alkilazio-unitatea: Azido sulfurikoa edo azido fluorhidrikoa erabiltzen du gasolina nahasteko oktano-kopuru handiko osagaiak lortzeko.
  • Isomerizazio-unitatea: Molekula linealak molekulak oktano-kopuru handiagoko molekula adarkatu bihurtzen ditu. Lortzen diren molekulekin gasolinarekin nahasten da edo alkilazio-unitateak elikatzen dira.
  • Hidrotratamendu destilaturako unitatea: Hidrogenoa erabiltzen du gordinkiaren destilatze-unitatean destilatutako beste frakzioetako batzuk desulfurizatzeko (diesel petrolioa adibidez) destilatze-unitateetatik pasa ondoren.
  • Merox-unitateak (merkaptano oxidatzailea) edo antzekoak: GLP, kerosenoa edo hegazkinentzako oxidatutako erregaia desulfuritzatzen dute nahi ez den merkaptanoa oxidatu eta disulfuro organiko bihurtuz.
  • Amina-tratamendurako unitatea, Claus unitatea eta tail gas izenekoa tratatzeko unitateak: Hidrodesulfurazioko hidrogeno sulfuroa oinarrizko sulfuro bihurtzen dute.
  • Fluido katalitikoen cracking-unitateak (FCC): Gordinkien destilazioan lortutako frakzio astunak, irakite-puntu altudunak hobetzen ditu. Prozesu horren bidez lortzen dira irakite-puntu baxuagoa duten material arinagoak, oktano-koputu handiagoko gasolina bezalako produktu baliotsuagoak, erregai arinak eta olefina ugariko gas arinak (propilenoa, butilenoa…).
  • Hydrocracking-unitatea: Hidrogenoaz baliatzen da gordinkiaren destilazioaren eta hutseko destilazio unitateen bidez lortutako frakzio astunak hobetzeko. Prozesuak frakzio horiek produktu arinago eta baliotsuago bihurtzen ditu (nafta, kerosenoa, diesela…) finko, irakiten eta lohi-egoeran dauden ohantzeak bezalako ohantze katalizatzaileekin.
  • Biskositatea murrizteko unitatea: Hutsean destilatzeko unitateko petrolio-soberakinak hobetzen ditu cracking termikoaren bidez produktuak arinago eta baliotsuago bihurtuz eta haien biskositatea murriztuz.
  • Koke-bihurtze atzeratuko eta koke-bihurtze fluidorako unitateak: Petrolio-soberakin astunak petrolio-koke bihurtzen dituzte. Eskuratzen den materiala batetik, amaierako produktua da eta, bestetik, naftaren eta gasolioaren azpiproduktua.
  • Disolbatzaile bidezko desasfaltatze-unitatea (SDA): Emultsionatutako ura duen petrolio astunaren metal- eta asfalteno-edukia murrizten du hydrocracking– edo hidrotratamendu-unitateetara bidali aurretik. Likido-likido erauzketan oinarritzen da disolbatzaile parafinikoen bidez.

Ezagutu finketa sektorerako balbulak

AMPO POYAM VALVESek 1964tik lan egiten du finketa-prozesuetarako puntako ingeniaritzako konponbideen diseinuan eta ekoizpenean, sektore horretako aplikazio erabakigarrienetarako eta zorrotzenetarako beharrezko balbulak hornituz.

Finketa sekktorerako gure balbulak ezagutu itzazu