Industriak
Energia

Karbono igorpen murritzeko energiak

Adituak gara karbono igorpen txikiko energietan (batez ere baldintzarik zorrotzenen menpeko GNLan, munduko GNL instalazioen % 70 baino gehiagotan gaudelarik); esperientzia dugu halaber, hidrogenoa, bioerregaiak, erregai sintetikoak, karbonoaren atzipena eta bestelakoak erabiltzen dituzten energia-trantsiziorako proiektu estrategikoetan.

GNL eta gas prozesamendua

Gas naturalaren prozesamendua gas natural gordina garbitzeko diseinatutako industria-prozesu konplexua da. Horren bidez ezpurutasunak eta metanoa ez diren hainbat hidrokarburo eta fluido banatzen dira gas natural gisa ezagutzen dena sortzeko.

GNL

AMPOk bezeroei GNLaren prozesu nagusietan lagun diezaieke, esate baterako:

  • GNLaren likidotzea, metaketa eta esportatzeko instalazioak
  • GNL-, PGL- edo petroleo-tankeen garraioa (GNL edo PGL garraiatzaileen bidez)
  • GNLa jasotzeko terminalak, metatzeko eta lurruntzeko instalazioak/FSRUak
  • FPSO
  • GNL flotatzailea (FLNG)
  • Peak shaving terminalak

Hona hemen GNLaren katearen prozesu nagusien eskemak:

GNLaren likidotzea GNLa jasotzeko terminala

Ikusi GNLrako balbulak

Gasaren prozesamendua eta monetizazioa

Gas naturalak energia garbiaren iturri gisa eta produktu kimiko askotarako lehengai gisa merkatuan duen tokia dela eta, geroz eta garrantzitsuagoa da baliabide hori era efiziente eta eraginkorrean monetizatzea. AMPOk esperientzia eta ezagutza zabala du GNLrako (gas natural likidotua sortzeko), GTLrako (Gas to liquid-rako, hau da, gasetik likidora pasatzeko) eta amoniakorako instalazioetarako soluzioak, produktuak eta teknologiak  eskaintzen. Horrela, ekoizpena optimizatu eta baliabideen balioa handitu dezake.

Gure taldeak esperientzia handia du konpresio-instalazioen ingeniaritza eta  funtzionamenduan eta hango arazoen konponketan, gasaren baldintzapenean eta prozesamenduan. Azken horrek barne hartzen ditu aminoazidodun gasen tratamendurako unitateak, GNL kriogenikoa eta ez-kriogenikoa ateratzekoak, zatikapen-instalazioak eta lotutako unitateetako ekintzak, besteak beste gasaren deshidratazioa, butanoaren isomerizazioa eta sufre-berreskurapena.

Ikusi gasa prozesatzeko balbulak

Gasetik likidora pasatzea (GTL)

Gasetik likidora pasatzeak (GTL) gas naturala garraiorako erregaia, plastikoak, kosmetikoak, etab. bezalako produktu likido bihurtzeko prozesuak barne hartzen ditu.

AMPOk bezeroei GTL prozesuetan laguntzen die.

Energia-trantsizioa

AMPOn deskarbonizaziorako beharrezkoa den trantsizio energetikoan aurrera egitea ahalbideratuko duten soluzio berriak bilatzean eta garatzean inplikatuta gaude. Horrela, Europako Hidrogeno Garbiaren Aliantzako eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) kide aktibo gara. Gainera, 4.0 industriara eta fabrikazio aurreratura xedatutako parke teknologiko batean kokatutako Energy Intellingence Center trakzio-gunearen sortzailekide gara. 

Beraz, konpromiso osoa dugu ekonomia deskarbonizatzea ahalbideratuko diguten hainbat teknologiaren garapenarekiko. Horretarako, fluidoak maneiatzeko balio teknologiko handiko soluzioak ditugu hidrogenoaren, karbonoa atzitzearen, bioerregaiaren eta erregai sintetikoen esparruetan.

Hidrogenoa

Hidrogenoa unibertsoko elementurik ugariena da. Arina eta txikia bada ere, hidrogenoa energia-garraiatzaile indartsua da: hidrogeno kilogramo batek kerosenoaren energiaren hirukoitza metatzen du. Energia berriztagarri soberakina metatzeko erabil daiteke eta ondoren, hoditeria-sare zabalaren bidez lurpera garraiatu edo lurretik kamioien bidez eraman. Energia horrek aplikazio ugari izan ditzake, mugikortasunetik hasi eta industria astunetara. Duen moldakortasuna dela medio, hidrogenoa giltzarri izaten ari da karbono isuri gutxiko edo zero isuriko energiaranzko bidean. Energia garbia izanik, klima-aldaketarekin lotutako helburuak betetzen laguntzen du.

AMPOk hainbat teknologia erabiltzen ditu kasu guzti-guztietarako konponbiderik onena sortzeko.

Ikusi gure hidrogenoa biltegiratzeko soluzio berdeak

Ikusi hidrogeno aplikazioetarako balbulak

Hidrogenoa

Metaketa Garraioa

Hidrogenoa gas- edo likido-egoeran meta daiteke. Hidrogeno-gasaren metaketarako presio altuko tangak behar izaten dira (350-700 bar edo 5000-10,000 psi). Hidrogenoa likido-egoeran metatzeko, berriz, tenperatura kriogenikoak behar dira irakin dezan eta berriz ere gas bihur dadin ekiditeko (hori – 252,8 °C-tan gertatzen da). Horrez gain, hidrogenoa material solidoen gainazalean, adsortzioa, edo barnean, absortzioa, ere meta daiteke.

Metaketa-ekintza nagusiak:

Konprimatua

Hidrogeno konprimatua metaketarako modu bat da, non hidrogeno gasa presiopean mantentzen den metatze-dentsitatea handitzeko.

Likidotua

Hidrogeno likidotua hidrogenoa likido mantentzen duen metaketarako modu bat da. Tenperatura kriogenikoak behar ditu presio atmosferiko batekin hidrogenoaren irakite-puntua – 252,8 °C delako.

Amoniakoa

Amoniakoa hidrogenoa metatzeko aukera izan dezakeen materiatzat hartzen da. Etorkizunean CO2-rik gabeko energia-sistema bat lortzea erraz dezake. Bere hidrogeno bolumetrikoak duen dentsitate altuak, metaketa-presio baxuak eta epe luzeko metaketarako egonkortasunak amoniakoak hidrogenoaren metaketarako izan ditzakeen abantailetako batzuk dira.

 

Honela garraia daiteke hidrogenoa:

Hoditeriak

Hidrogenoa hoditerien bidez garraiatzen da ekoizpen-gunetik entrega- edo eskari-gunera. Hoditeria bidezko garraiorako teknologiak denboran zehar ondu dira eta garraioaren kostuak gas-natural konprimatuarenen antzekoak dira.

Tangetan likidotuta

Hidrogenoa garraiatzeko eta entregatzeko erarik ohikoena likido-egoeran da hoditeriarik gabe bolumen handia garraiatu behar denean.

Amoniakoa

Hidrogenoa distantzia luzeetan garraiatzeko erabiltzen den mekanismoa da amoniakoa. Lehenik, energiaren metaketa-kostua hidrogenoarena edo petrolio-gas likidotuarena baino merkeagoa da. Bigarrenik, amoniakoak bolumeneko hidrogeno gehiago du hoditeriek edo hidrogeno likidoak baino.

Karbono-atzipena

Karbonoaren atzipena eta metaketa (CSS, ingeleseko siglak erabilita) berotze globalari aurre egiteko giltzarri izan daitekeen igorpenak murrizteko modu bat da. Hiru pausoko prozesua da: energia sorkuntzan jarduera industrialean (adb. altzairuaren edo porlanaren ekoizpenean) sortutako karbono dioxidoa atzitzen da, karbono dioxidoa garraiatzen da, eta lurpean sakon metatzen da.

Ikusi karbono atzipenerako balbulak

Bioerregaiak

Bioerregaiek paper garrantzitsua dute energia-trantsizioaren beharretan nazioarteko komunitatearekin konponbide jasangarrietarantz aurrera egiten ari garen neurrian. Politika publikoen aldaketak, gobernuaren pizgarrien igoera eta gorantz doan kontsumitzailearen eskaera dela eta, bioerregaiak karbono igorpen txikiko energiarako soluzio aurreratu bihurtu dira. Horrela, petrolio- eta gas-enpresen, nekazaritza-industriaren, enpresa kimikoen eta egurra prozesatzeko industriaren arreta deitzen dute bioerregaiek.

Ikusi biorregaietarako balbulak

Erregai sintetikoak

Erregai sintetikoa sintesi-gasetik —karbono monoxidoaren eta hidrogenoaren arteko nahasketatik— lortzen den erregai gaseosoa da, batzuetan likidoa ere bai.

Gas sintetikoa ikatza edo biomasa bezalako lehengai solidoak gasifikatuz edo gas naturala erreformatuz deribatzen da.

Ikusi erregai sintetikoetarako balbulak