Jasangarritasuna

Berrikuntza eta teknologia

Etengabeko garapenera orientatutako politikak

AMPOk etengabe inbertitzen du dibertsifikazioan, teknologia modernizatzean, digitalizazioan eta berrikuntzan. Horrela, fluidoak maneiatzeko soluzioen garapenean mundu-mailako erreferente da. Enpresak urtero salmenten zenbatekoaren % 2 berrikuntzan inbertitzen du. Produktu, teknologia, sistema eta soluzio berrien garapenean era esklusiboan lan egiten duen ingeniaritza-talde handia du eta era aktiboan dabil elkarlanean bezeroen ingeniaritza-taldeekin, baita nazioarteko zentro teknologiko, ingeniaritza eta unibertsitateekin ere. Hori guztia industriaren abangoardian jarraitzeko helburuarekin.

AMPO soluzio teknologikoen eta sistema adimendunen garapen eta aplikazioan aitzindari izaten jarraitu nahi duen enpresa dinamiko eta proaktiboa da.

Ezagutu ingeniaritza- eta berrikuntza-arloetan ditugun gaitasun teknologikoak

Informazioaren segurtasuna

AMPOn informazioaren segurtasunarekin eta gure IKT sistemen segurtasunarekin konpromiso betea dugu. Konpromiso horrek hartzen ditu batetik, barne-prozesu operatiboetara eta bestetik, bezeroekin ditugun prozesuak; horretarako Informazioaren Segurtasunerako berariazko Politika bat dugu.

Politika horren helburuak informazio mota guztien konfidentzialtasuna bermatzea, informazioaren arduradunak sortutako unetik aldaketarik izan gabe informazioaren osotasuna mantentzea eta informazioa behar den guztietan euskarri guztietan eskuragarri egotea bermatzea dira. 

Horrez gain, aipatutako mehatxu zibernetikoen goranzko joera kontuan hartuta, AMPOk berariazko Zibersegurtasun Plan bat ere badu.

Deskargatu Informazioaren Segurtasunerako Politika