Jasangarritasuna

Etika eta gardentasuna

Giza eskubideen errespetuarekiko konpromisoa

AMPOk Giza Eskubideen Adierazpenaren funtsezko printzipioak aitortzen ditu, 1948ko Nazio Batuetako definizioaren arabera, eta printzipio horiek jarduteko modurako erreferentzia dira.

Sozietatearen estatutuen 1. artikuluan, “AMPO, S. COOP.” Erakundeak bere burua definitzen du “pertsonetan oinarritutako proiektu” gisa, zeinek bilatzen duen, batetik, talde-lanaren eta komunikazioaren indarrez langileak beraiek, bezeroak eta kanpo-kolaboratzaileak zeharo gogobetetzea, bestetik, haiek haztea eta gogobetetzea, eta enplegu berria sortzea ahalbideratuko duten irabaziak lortzea. Hori guztia printzipio kooperatiboen esparruan, eta kooperazioaren, elkartasunaren, berdintasunaren, justiziaren eta partaidetzaren esparruan, baita gizarte-ingurunearenean, ingurumenarenean eta giza garapen jasangarriarenean ere.

AMPOren araudietan dauden elementu guztiak herrialde bakoitzean indarrean dauden araudiak eta legediak errespetatuz ezarri dira. Gainera, horietan Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmenak bultzatu eta bete dira.

Gobernantza onarekiko eta etikarekiko konpromisoa

Compliance Politika

AMPOn erabateko konpromisoa dugu alor guztietako bikaintasunarekin, baita erantzukizun etiko eta legalaren arloan ere. Hori dela eta, delitu-egitateekin eta etika faltarekin “zero tolerantzia” dugula adierazten duen Compliance Politika penala dugu. Betebeharrak konplitzearekin lotutako kultura hori gure jarduera guztietara zabaltzen da eta jarduera guztietan txertatzen da, bai Idiazabalen bai gu gauden munduko beste edonon ere.

Deskargatu Compliance Politika

Jokabide Kodea

Erabakiek eta ekintzek gure izaera eraikitzen dute egunero eta printzipioak, balioak eta jardunbideak horien inspirazio-iturri dira. AMPOn gure ikuspuntua argi dugu. Argi dugu norantz goazen. Kooperazio-proiektua izan nahi dugu, egunero bezeroei egokitutako soluzioak eskaini eta era horretan, energia-sektorean erreferentzia izan. Baina balio erantsi hori era etiko eta jasangarrian eskaini behar diegu bezeroei gizarteak aurrera egiteko.

Ondorioz, AMPO proiektua osatzen dugun guztion erantzukizuna ezinbestekoa da gizartearekiko dugun konpromisoa indartzen jarraitzeko. Erantzukizun horren oinarria Jokabide Kodeak ezarritako irizpideekin bat datorren jokabide etiko egokia da.

Deskargatu Jokabide Kodea