Jasangarritasuna
Pertsonak
AMPOko pertsonen ongizatea, gogobetetzea eta garapen profesionala gure helburu nagusien artean dago. Pertsonak gure xedearen, balioen, estrategiaren eta kudeaketaren ardatz dira, horregatik diogu pertsonetan oinarritutako proiektua garela.
Gure talde guztiek beren burua kudeatzen dute eta AMPOko helburuak eta estrategia ezagutu eta horietan parte hartzen dute. Aipatutako helburuak, berriz, beti zehazten eta adosten dira kooperatibako Batzar Nagusian.
Bezeroaren gogobetetzea lehentasun nagusia da gurekin lanean ari diren guztientzat, etorkizuna bermatzen baitu. Beraz, pertsona horiek guztiak kalitatearekin, zerbitzuarekin, kostuarekin eta segurtasunarekin eta laneko osasunarekin konprometituta daude, bikaintasunerako bidean. Aldi berean AMPO zeharo konprometituta dago bertan lanean dabiltzan pertsonek lor dezaketen gaitasun profesional handienera iris daitezen. Pertsonen sormena ahalbideratzen eta hauspotzen du eta pertsona horiek une oro berritzailea den proiektu baten protagonista egiten ditu. Beste batzuen artean, AMPOk arlo horretan duen beste konpromiso bat komunikazioa, informazioa eta gardentasuna sustatuz proiektua partekatzea da.
Genero-berdintasuna
2015etik AMPOk Emakunderen, Emakumearen Euskal Institutuaren, emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile aitormena du; izan ere, berdintasun-batzordea du, baita indarrean dagoen Berdintasun Plan bat ere.
Plan horren helburuak dira berdintasun-printzipioa babestea eta kooperatiban aplikatzea bultzatzea, langile berrien kontratazioan aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzea, pertsona guztiek ekonomikoki eta garapen profesionalari dagokionez aukera berdinak dituztela bermatzea, ahoz zein idatziz adierazpen-forma guztiak berdintasunez erabiltzea sustatzea, lana eta familiaren arteko bateragarritasuna sustatzea eta jazarpen eta genero-diskriminazioa ekiditea.
Bideoa
Laneko segurtasuna eta osasuna
AMPOn laneko arriskuak ekiditeko konpromiso betea dugu, funtsezko helburu dugu pertsona guztien segurtasuna eta osasuna mantentzea. Konpromiso hori prebentzioaren kudeaketa-sistemaren bidez garatzen dugu. Sistemako prozesu guztiak ISO 45001 ziurtagiriarekin homologatuta daude. Horrek segurtasunaren eta laneko arriskuaren arloko arrisku eta aukera guztiak era egokian tratatzea ahalbideratzen digu eta, ondorioz, lan-giro seguru eta osasuntsua sortzen du.
Deskargatu ISO 45001 ziurtagiria
Ongizate fisikoa eta emozionala oinarrizkoa da bizitza osasuntsu, orekatu eta zoriontsua izateko. Horregatik, AMPOk bere mediku eta fisioterapia zerbitzua du enpresako pertsona guztientzako.