News & Media
KASU AZTERKETAK
Anglo American EB1 eta 2 hedatzeko proiektua (MG, Brasil)
ERRONKA:
Anglo American meatze-enpresa liderra da mundu-mailan, eta ponpaketa-estazioko balbula babesle bat diseinatzeko, fabrikatzeko, martxan jartzeko eta abiarazteko zerbitzuak eskatu zituen, Santo Antonio do Gramako ponpaketa-estaziorako (MG, Brasil).
SOLUZIOA:
Bola-balbula bat diseinatu eta fabrikatu zen lohietarako eta zerbitzu-baldintza zorrotzetarako. Balbula hori meategiko burdina portura daraman burdinbidearen 2. ponpaketa-estazioan instalatu zen, handik garraiatzeko. Balbularen helburua ponpaketa-estazioa babestea da. Ponpa bat gelditzen denean, balbulak hodia ixten du fluidoa itzul ez dadin eta ponpa hondatu ez dezan. Balbula mota hori funtsezkoa da ponpak babesteko eta mantentze-lanak ahalik eta seguruen egiteko.
AMPO POYAM VALVES enpresak balio teknologiko handiko lohietarako eta zerbitzu-baldintza zorrotzetarako balbularen lehen proba bat hornitu zuen 2018an, eta 2019ko maiatzean behin betiko abian jartzeko konpromisoa hartu zuen. AMPO SERVICEko taldeak balbularen instalazioa gainbegiratu zuen tokian bertan, eta, gainera, berrikusi eta baliozkotu egin zuen 6 hilabeteko funtzionamendu-aldiaren ondoren. Ordutik, ANGLO AMERICANek balbularen errendimendua bertatik bertara egiaztatzeko aukera izan du. Balbularen errendimendu optimoari esker, AMPO POYAM VALVES balidatu zen teknikoki bola-balbulen hornitzaile gisa, zerbitzu-baldintza zorrotzetarako.
Orduz geroztik, AMPO POYAM VALVES enpresak beste 23 bola-balbula hornitu ditu lohietarako (10” eta 1.500 librarainokoak), Santo Antonio do Gramako ponpaketa-estazioko (MG) bi ponpa berrietarako eta Conceiçao do Mato ponpaketa-estazioko (MG) ponpa berri baterako, biak Brasilen. AMPO SERVICEk, gainera, saldu osteko zerbitzuak eskaini ditu tokian bertan, eta eraikuntza-, funtzionamendu- eta abiarazte-prozesuetan parte hartu du.
Baldintza zorrotzetako zerbitzua da, eta prozesatze-datuak oso zehatz aztertu behar dira. Izan ere, diseinua, eraikuntzako materialak edo estaldura behar ez bezala aukeratuz gero, balbulak denbora gutxian lan egiteari utz diezaioke. Kontuan izan behar da balbulatik igarotzen diren lohiek tamaina handiko partikula solidoak izan ditzaketela (burdina). Beraz, balbulak oso erresistentea izan behar du higaduraren aurrean, baita diseinu sendokoa ere, linearen funtzionamendua eta hermetismoa luzaroan bermatzeko.
Horretarako, gure Berrikuntza eta Garapeneko taldea gai da fluidoaren simulazioak egiteko lortutako prozesatze-datuekin. Simulazio horiek diseinua, materialak eta estaldura optimoak definitzen dituzte, balbularen errendimendu onena bermatzeko.
I+Gko eta AMPO SERVICEko taldeen eta proiektuan zehar lagundu dieten ekipoen lanari esker, zerbitzu-baldintza zorrotzetarako bereziki diseinatutako gure balbulak dira aplikazio mota horretarako aukerarik onena.