News & Media
KASU AZTERKETAK
Gate LNG terminal hartzailea (Rotterdam, Herbehereak)
ERRONKA:
GATE LNG terminal hartzaileak balbulak martxan jartzeko eta abiarazteko zerbitzuak enkargatu zizkion AMPO SERVICEri instalazioa eraiki bitartean.
Gate LNG terminalak GNLa jasotzen du bezeroentzat, biltegiratu, birgasifikatu eta, ondoren, gasa garraiatzen duen sarera bidaltzen du, etxeetara eta enpresetara banatu dadin.
SOLUZIOA:
AMPO SERVICEko teknikariak hainbat hilabete eta urtez egon ziren Rotterdamen (proiektuaren hainbat fasetan), Gate LNGko teknikariekin lanean, milaka balbularen bizi-zikloa luzatzen laguntzen eta proiektuaren fase desberdinak eraikitzeko, abian jartzeko eta abiarazteko prozesuetan laguntzen.
AMPO POYAM VALVESek, proiektu honetarako, balio teknologiko handiko bolako 2.500 balbula kriogeniko inguru hornitu ditu, baita, baita globo, konporta eta erretentzio balbulak ere.