News & Media
KASU AZTERKETAK
La Rábida Parke Energetikoa (Andaluzia, Espainia)
ERRONKA:
CEPSA bioerregai aurreratuak (2G) ekoizten hasi zen La Rábidako findegian, erabilitako sukaldatzeko olioetan oinarrituz. Proiektuak errebalorizatu egiten du instalazioa, erregai fosilen sulfuroa kentzeko diseinatua, diesel jasangarria (hidrobiodiesela) sortzeko gai den instalazio berri gisa, landare-olioa, landare-hondakinak edo gizakiek kontsumitzeko ez diren animalia-jatorriko koipeak erabilita. Hori mugarri garrantzitsua izan da energia-eredu jasangarriago baterantz, baita ekonomia zirkularra sustatzeko ere. CEPSAk kudeatutako prozesu berritzaile bati esker denbora errekorrean garatutako mugarria izan da hau. 2022an, enpresak AMPOri eskatu zion 16-18 astetan 15 konporta balbula hornitzeko, pressure seal diseinuarekin (Inconel 625 eta WC6), La Rábida Parke Energetikoan planifikatutako geldialdi baterako.
SOLUZIOA:
AMPO POYAM VALVESek balio teknologiko handiko balbula berezi horiek 16 asteren buruan soilik fabrikatu eta entregatu ahal izan zituen, gure galdaketa- eta mekanizazio-lantegia gure ekoizpen-prozesuekin guztiz lerrokatuta daudelako eta gure ekoizpen-instalaziotik gertu dagoen hornitzaileen sare sendoa dugulako.
AMPO POYAM VALVES goi-presioko balbulen munduko fabrikatzaile nagusietako bat da, eta pressure seal diseinuko balbula horien presio-indizea 1.500 #-raino iritsi zen.
AMPO POYAM VALVES CEPSAren hornitzaile homologatua da, CEPSAk proiektu horretarako AMPOren konfiantza izan baitzuen, gure enpresaren malgutasunagatik, esperientziagatik, kalitateagatik eta erantzuteko ahalmenagatik. AMPO erabat lerrokatuta dago CEPSAk bere parke energetikoak eraldatzeko duen estrategiarekin. Izan ere, deskarbonizazioa sustatzeko molekula berdeak sortzen ditu, batez ere bioerregaiak eta hidrogeno berdea. Ildo horretatik, konpromisoa hartu dugu CEPSAren eta munduko gainerako operadoreen bazkide onena izateko, haien helburu jasangarriak lortzeko eta karbono “zero garbia”ren intentsitatetik haratago joateko.