ProTalent
Zure talentuak guztia eralda dezake. Zu zeu eta planeta bera
AMPOk alor pertsonalean eta profesionalean hazteko aukera eman diezazuke zure talentua parekorik gabeko eredu batera atxikiz. PROTALENT gara.
Ezagutu gure AMPO taldeko kide batzuen esperientzia pertsonala
Soluzio bakoitza ezberdina da. Denontzako jasangarriagoa den etorkizuna posible egingo duten gauzak garatzera bultzatzen nau
Soluzio teknologikoak
Lagun iezaguzu munduak behar dituen konponbideak aurkitzen eta garatzen
AMPOn gizarteko bi esparru estrategikotako jardueretarako ingeniaritza-soluzioak eta ekipamenduak garatu eta eskaintzen ditugu: energia eta materialen transformazioa. Batak zein besteak munduari aurrera egiten jarraitzen laguntzen diote eta aldi berean, gure planeta osasuntsu mantentzen lagundu behar dugu.
Gure soluzioek muturreko beharrei erantzuten diete. Hori da erronka. Muturreko hotzean (-196 ºC) eta muturreko beroan (+500 ºC) funtzionatzen duten soluzioak garatzen ditugu. Giro korrosiboetan funtzionatzen duten konponbideak garatzen ditugu. Geroz eta soluzio integralagoak eta adimendunagoak bilatzen ditugu. Balio erantsi handiagoa duten soluzioak. Laguntzeko prest al zaude?
Berrikuntza
Bat egin ezazu gaitasun handiko pertsonez osatutako diziplina anitzeko berrikuntza- eta ingeniaritza-taldearekin. Materialen eta fluidoen jokaera inork ez bezala kontrolatzen du taldeak, baita haiek baldintza gogorrenetan egonda ere.
Horrez gain, mundu-mailako elkartasun- eta kolaborazio-sarea dugu, ezagutza kontrastatzeko aukera ematen diguna eta jakintza espezializatuetara sarbidea ematen diguna, dauden tokian daudela.
Energy Intelligence Center
AMPO EICren sortzailekide da. EIC Euskadiko etorkizuneko energia-trantsizioan erreferentziazko zentroa da eta 4.0 industriara eta fabrikazio aurreratura xedatutako parke teknologiko batean kokatuta dago.
Zentro teknologikoak eta unibertsitateak
AMPO era jarraituan dabil elkarlanean gure jakintzak osatzen dituzten tokiko eta nazioarteko zentro teknologiko ospetsuekin. Esate baterako, BRTA (Basque Research and Technology Alliance), Ikerketa eta Garapenerako Euskal Agentziarekin.
Nazioartekoa
Gaur egungo eta biharko erronkekin konprometitutako 1000 pertsonatik gora gara eta mundu osoko 60 herrialde baino gehiagotan gaude, herrialde horietan bezeroei gertutasunez arreta eskaintzeko egituraren bat dugu.
Egoitza nagusia Idiazabalen (Gipuzkoa) dugu, abangoardiako instalazioekin eta taldeekin. Baina Indian, Saudi Arabian eta Kazakhstan-en ere fabrikazio-instalazioak eta zerbitzu-instalazioak ditugu.
Bidaiatu eta beste izaera eta jarduteko modu batzuk ezagutu nahi al duzu? Egunero munduaren beste aldean dauden pertsonekin harremanetan egoteko aukera izan nahi al duzu? AMPOn horretarako aukera izango duzu.
Nire burua munduko hiritar gisa garatu eta ikusi nahi nuen eta AMPOn badira egun batzuk India, Saudi Arabia eta Kazakhstanekin konektatuta nagoela.
Talde-lana
AMPOn lan egiteko modu bakarra talde lana da.
Etorkizuneko proiektu komunean sinesteaz gain, proiektu hori partekatzen duten eta proiektuan konpromisoa duten pertsonaz osatuta dago. Beti daude etengabe jakintzak partekatzen dituzten diziplina anitzeko lantaldeak AMPO proiektuak aurrera egiten jarrai dezan.
Lan guztiak taldean egiten dira, ardurak banatuz, bakoitzaren indarguneez baliatuz eta elkarrengandik ikasiz.
Oso garrantzitsua da gure lana balioan jartzen dela ikustea.
Kooperatiba eredua
Kooperatiba bat gara. Partekatutako proiektu bat. Izateko eta jarduteko modu batekin.
AMPOren estilo propioa duena, The AMPOWay..
Pertsonak eta ingurunea lehenesten ditugu.
Horixe da gure konpromisoa.
Gure jatorriarekiko fidelak izatearen balioan sinesten dugu.
1964tik eta Idiazabaletik mundura zabaldu zen eredu kooperatiboa gara.
Uste dugu elkarrekin dena dela posible.
Eta gugan dauden balio batzuen arabera ekiten dugu:
Etika.
Komunikazioa eta gardentasuna.
Askatasuna eta erantzukizuna.
Konfiantza.
Partaidetza eta erabakiak elkarrekin hartzea.
Kolaborazioa eta talde-lana.
Hurbiltasuna.
Autokudeaketa.
Elkartasuna.
Berdintasuna.
Kalitatezko lan egonkorra.
Jasangarritasuna eta Deskarbonizazioa
Ingurune ireki eta kolaboratibo batean beren hoberena eskainiko duten pertsonak behar ditugu munduak behar dituen erantzunak topatzeko
AMPOn gizarteari deskarbonizaziorako beharrezkoa den trantsizio energetikoan aurrera egitea ahalbideratuko dioten soluzio berriak bilatzean eta garatzean inplikatuta gaude. Horrela, Europako Hidrogeno Garbiaren Aliantzako eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) kide aktibo gara. Energy Intelligence Center gunearen sortzailekide gara eta bulego propioa dugu Suitzan, hidrogenoaren teknologien garapenerako eginkizun aitzindaria duen herrialdea/ardatza.
Zure aztarna pertsonala
AMPOn beti izan zaitezke zu zeu, zeure buruarekin eta taldearekin konpromiso handiena duen zure bertsioa
Benetako berrikuntza pertsona bakoitzak garatzeko askatasuna eta partekatzeko, ezagutzeko eta taldeari proposamenak egiteko erremintak dituenean sortzen da. Gainera, inklusioa, originaltasuna eta kolaborazioa balioesten duen taldeetan eta hobeto lan egitea ahalbidetzen duten baliabideekin.
Etengabeko prestakuntza
Denak eboluzionatzen du. Hori dela eta AMPOk pertsona guztiek garatu ahal izatea bultzatzen du, eduki berriak, konpetentzia profesionalak, trebetasunak, gaitasunak eta talde lana konbinatuz
250.000 € gutxi gora behera
Urteroko inbertsioa
300 pertsona/urte gutxi gora behera
Prestatutako pertsonak
5500 ordu gutxi gora behera
Urtero prestakuntzari eskainitako orduak