Soluzioak
AMPO SERVICE

Ordezko piezak

AMPO SERVICEk balbulen osagaien ordezkapen-zerbitzuak, laguntza teknikoa eta beharren balioespena eskaintzen ditu. Betiere ahal den zerbitzu eta kalitate onenarekin.

Ordezko piezen kontsulta-zerbitzuen programa

AMPO SERVICEk planta bat martxan jartzerako orduan edo plantaren geldialdi prozesuan lagun diezazuke inbentariorako gomendatzen diren ordezko pieza, sorta eta erreminta guztiak zehazten, zerbitzuaren eraginkortasuna berma dadin. Prozesu honetan funtsezkoa da plangintza ona izatea. Gure landako ingeniaritza-zerbitzuko (FES) teknikariek horretan lagun diezazukete ordezko pieza-sortak osatuz eta prestatuz, balbulen mantentze-lanak errazagoak eta azkarragoak bihurtuz edo han bertan abiaraziz.

Kontsultatu gure FES zerbitzuak

Ordezko piezak kudeatzeko sistema optimizatua

AMPO SERVICEk mundu osoan esperientzia zabala du ordezko piezen eskuragarritasun egokiena zehazteko mundu osoan soiez soin plantetako teknikariekin lan egiten. Horrela gaitasuna ematen die edozein ustekaberi aurre egiteko eta plantako ekoizpenean ahalik eta eragin txikiena izanda konponketak egiteko.

Gainera, esperientzia zabala du bezeroaren ordezko piezen beharrak zehazten balbulen familiak, ale kopurua, balbula bridadunak eta soldatutako balbulak, balbula kritikoak, etab.

Horrela, AMPO SERVICEk elementu hauekin lotutako balbula bakoitzaren beharrei erantzuten dien erantzun integratua eskaintzen du: balbularen funtzionaltasuna, kanpoko ihesbideak eta barneko igarobidea.

 

  • Funtzionalitatearen konponketa kit-a
  • Kanpoko ihesbide kit-a
  • Barneko igarobidearen konponketa kit-a
  • Erreminta bereziak
  • Balbulak ikuskatzeko kit-a
  • Balbulen ordezkapena
Kontsultatu prestakuntza-zerbitzuak

Ordezko piezetarako fast track zerbitzu azkarrak

AMPO SERVICEk MRO zerbitzu azkarrak eskaintzen dizkie mundu osoko industria-operadoreei, operazio-sistemei mantentze-lanetan eta bestelakoetan laguntzeko.

Ordezkapen piezen eskaera

Ordezko pieza bat eskatu nahi baduzu, bete hurrengo inprimakia. Informazia azkar helduko zaio AMPO SERVICEren ordezko piezen kudeaketa-taldeari:

Harremanetarako informazioa

Eskaeraren informazioa

* Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: spare-parts@ampo.com.