Soluzioak
AMPO SERVICE

Prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan prediktiboen zerbitzuak

AMPOren helburua prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze-lan prediktiboak eskaintzea da balbularen errendimendu eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Hori dela eta aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu:

Mantentze-lan prediktiboa

Balbularen egoeraren monitorizazio-zerbitzua: AMPO  RCM (balbulen egoeraren urruneko monitarizazioa)

AMPO POYAM VALVESek munduko edozein txokotan instalatutako balbulak monitorizatzeko, zehazki balbularen bihurdura/posizioa monitorizatzeko, sistema berritzailea sortu du. Sistemak instalazioko balbuletan etorkizunean gerta daitezkeen akatsak antzematen ditu instalazioa gelditu eta ezustekoak izatea ekiditeko. Sistemak balbulak beti konektatuta daudela bermatzen du eta horrek balbulen egoeraren monitorizazioa eta analisia egitea ahalbidetzen digu.

Mantentze-lan prebentiboak

AMPO SERVICEk mantentze-planak prebentiboak sortzea eskaintzen du ezusteko instalazioen/unitateen geldialdiak ekiditeko. Prebentzioko mantentze-lanetarako erremintak, AMPO SERVICEren esperientzia eta bezeroen benetako datuak erabiliz, balbula bakoitza nola mantendu, ordezko piezen edo balbulen inbentario-ratioak, balbulen errotazio-programak, etab. jasoko dituen plana sor dezakegu.