Soluzioak
ISS BY AMPO POYAM VALVES
Monitorizazio-soluzioak
Integratutako sentsoreek fluidoen kudeaketari eta balbulen ezaugarriei buruzko informazio baliagarria eskain dezakete.
ISSarekin monitorizatu daitezkeen parametroen artean daude tenperatura, presioa, jarioa, ihesbideak edo kutsatzaileen presentzia. Prozesu-parametroen monitorizazioa balbularen datuen monitorizazioarekin nahastuz, balbularen errendimenduari eta efizientziari buruzko informazio baliotsua lor dezakegu.
Ampo RCM
Urruneko kontroldun balbulen monitarizazio-sistema balbulen errendimendua monitorizatzeko enpresan sortutako eta patentatutako sistema berritzaile bat da. Datuen eskurapen-sistema batek bizitza-zikloa bermatzen du, eta beste zerbitzu batzuen artean aldizkako txostenak (datuen analisia, balbularen egoeraren ebaluazioa eta amaierako operadoreentzako/erabiltzaileentzako gomendutako ekintzak) eskaintzen ditu, baita alarma-sistema bat eta ikuskapen- eta diagnostiko-zerbitzuak ere. Diseinua eragingailudun edo eskuzko edozein sistema-eragiletik independentea denez, edozein fabrikaziotan eta balbula eredutan txerta daiteke.
Datu-transferentzia guztiak abanguardiazko gako asimetrikodun kriptografia erabiliz enkriptatua daude. Urruneko sistemaren konfigurazioa desaktiba daitekenez, ezinezkoa da urrunetik balbula irekitzea/ixtea. Horrela, RCMk zibersegurtasun-eskakizunak betetzen ditu.
Hainbat agirik eta ziurtagirik plantako eragiketa “ohikoenetarako” AMPO RCMaren sendotasuna bermatzen dute.
Egiaztagiriak eta bestelako agiriak
- CE ATEX
- API 6A eta API 6D
- Segurtasunezko itxitura balbulentzako segurtasun funtzional-agiria
- ISO 9001: 2008
- PED (presio-ekipamenduaren zuzentaraua)
- IEC 61511en 4. fasea: Bizi-zikloaren diseinua eta tresnatutako segurtasun-sistemen ingeniaritza, segurtasun funtzionalaren kudeaketa